Idiazabal gazta
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Idiazabal jatorri izena duen gaztari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Idiazabal (argipena).
| Idiazabal | |
|---|---|
| Jatorrizko herrialdea | |
| Eskualdea | Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Bizkaia |
| Esnearen jatorria | Ardia |
| Pasteurizatua | Ez |
| Egitura | Gogorra |
| Zahartze denbora | Gutxienez 2 hilabete |
| Ziurtagiria | Jatorrizko Izendapena 1992 |
Idiazabal gazta Hego Euskal Herriko hainbat tokitan egiten den ardi gazta da, mundu osoan ezagunenetarikoa, 1987tik jatorrizko deitura duena.
Izena Idiazabal herriak (Gipuzkoa) eman badio ere, Idiazabaldik eta Goierritik kanpo ere ekoizten dute, hala nola Tolosaldean, Urola Erdian, Araban, Nafarroan eta Bizkaian.