Monte Polizzo

Koordenatuak: 37°51′52″N 12°47′18″E / 37.8644°N 12.7883°E / 37.8644; 12.7883
Wikipedia, Entziklopedia askea
Monte Polizzo
Datuak
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak37°51′52″N 12°47′18″E / 37.8644°N 12.7883°E / 37.8644; 12.7883
Map
Altuera700
Historia
Eraikitzailea(k)elimoak
Kulturaelimo, greziar, erromatar, bizantziar
Indusketa
Indusketa datak1970

Monte Polizzoko gune arkeologikoa Salemi hiritik ipar-mendebalderantz 6 kilometrora dago, Siziliako Trapaniko probintzian, Italian. Eraikita zegoen defendagarria zen muino baten gainean eta handik, Siziliako mendebaldeko eskualde zabala ikusgai zegoen. Tokia, gailur talde batekin konektaturik zegoen, hauetariko garaienak 725,9 metroko altuera zuen. Kokalekua K.a. IX.-IV menden artekoa da.

Monte Polizzoko proiektua nazioarteko ikerle talde batek osatu zuen, elimotar kulturan interesaturik zegoena, Burdin Aroko jatorritik kokalekua desagertu arte. Talde honen beste helburu bat zen Siziliako helenizazio prozesua eta, aro arkaikoan, greziarren eta kartagotarren bizilekuen eragina Siziliako mendebaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.o. 1970ean, Vincenzo Tusak indusketa-kanpaina bat eratu zuen Siziliako mendebaldean, Monte Polizzokoa barne. Zabaldutako zangetan, Burdin Aroko aztarnak agertu ziren, K.a. VI. mendeko greziar buztingintzarekin erlazionatutakoak.

1996an, Vincenzo Tusaren semea, Sebastianok[1], elimoak hobeto ulertzeko, beste proiektu bat antolatu zuen, Monte Polizzo gunea izanik. Bi urte beranduago, siziliar-eskandinaviar proiektua hasi zen, Sebastiano Tusak eta Kristian Kristiansenek[2] zuzenduta. 1998tik 2001 arte, Oslo unibertsitateko Christopher Prescottek I. etxeko indusketak (K.a. 550-525) zuzendu zituen baita beste batzuk ere, hala nola, hiriko zabortegia eta akropoliarenak, iparraldeko magalean.

Christian Mühlenbockek eta Kristian Kristiansenek, 2002an, indusketak mendebaldera zabaldu zituzten. Toki berrian zenbait etxadi agertu zen, K.a. VI. mendearen erdikoa. Indusketak 2006an amaitu ziren, baina emaitzak azkar agertuko dira bi liburukietan.

Michael Kolbek[3], 1998an burututako beste ikerketa arkeologikoetan Kobre Arotik eta Erdi Aroa bitarteko kokaleku aberats bat aurkitu zuen, hauetariko leku asko etengabe erabili zirenak[4] [5]. Kolbek indusketak egin zituen Salemiren inguruan ere[6] eta hango aurkikuntzek adierazten dute K.a. IV.-III. mendean kokaleku bat zegoela, agian antzinako elimotar Halyciae hiria zen.

Stanford unibertsitatea Monte Polizzoko proiektuari gehitu zen 1999an, ikasle talde batekin, Michael Shanksek and Emma Blakek zuzenduta, 1998tiko aztarnak analizatzeko. 2000. urtean, Ian Morris[7] irakaslea hasi zen akropolia induskatzen mundu osotik etorritako ikasleekin. 2002an, indusketa hauek izan ziren mendebaldeko Mediterraneoaren arkeologia-proiekturik handiena. Akropoliko indusketak 2006an bukatu ziren, nahiz eta aztarnen analisiak jarraitu. Ikertutakoaren behin-behineko txostenak ingelesez argitaratu dira Memoirs of the American Academy in Rome eta italieraz, Sicilia Archaeologica aldizkarietan.

Antzinako Siziliako hiriak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sebastiano Tusa: Trapani probintziarako Historiarreko Arkeologiako superintendentea eta Napoliko Unibertsitateko Arkeologiako irakaslea
  2. Kristian Kristiansen: Göteborg unibertsitateko Arkeologiako irakaslea.
  3. Michael Kolbe: Ipar-Illinoisko unibertsitatekoak.
  4. The Salemi Survey Project
  5. The LBA and EIA Landscape
  6. The Lost Settlement of Halikyai
  7. Ian Morris: Klasiketako eta Historiako irakaslea Standford unibertsitatean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]