Sizilia
|
Sizilia |
|
|---|---|
| Hiriburua | Palermo |
| Probintziak | Agrigento Caltanissetta Catania Enna Messina Palermo Ragusa Siracusa Trapani |
| Eremua | 25.710 km² |
| Biztanleria | 5.087.000 (2005) |
| Dentsitatea | 195 bizt / km² |
| Udalerriak | 390 |
| Eskualdeko burua | Raffaele Lombardo (2008-) |
| www.regione.sicilia.it | |
Sizilia[1] (Italiera eta sizilieraz: Sicilia, siˈtʃiːlja; sɪˈɕilja) Mediterraneo itsasoko uharterik handiena da eta Europako zazpigarren irla da tamainaz; bere inguruan dituen uharteekin batera Italiaren barruko autonomia bat da, Regione Autonoma Siciliana izenekoa.
Hiriburua Palermo da eta 25.000 km²-ko azalera du. 5 milioi biztanle inguru bizi dira Sizilian.
Siziliako biztanle gehienak elebidunak dira eta italiera zein siziliera hitz egiten dute.
Eduki-taula |
Etimologia [aldatu]
Latinez Italiako hegoaldean hiruki forma duen uharte honek Trinacria izena hartzen zuen, hau da "hirukia". Hala ere izena grezieratik dator, eurek Sikelia deitzen baitzuten. Izena uhartean bizi ziren sikuloengatik dator (Σικελοί /sikeloi/).
Geografia [aldatu]
Siziliak gutxi gora behera hiruki forma du, eta horregatik Trinacria izena ere eman izan zaio. Ekialdean Italiako Calabria eskualdea du, Messinako itsasartea medio. Uhartearen eta Italiako lurraren arteko zabalera 3 kilometroko da iparraldean eta 16 bat kilometrokoa hegoaldean.
Siziliaren barnealdeko lurraldea menditsua da eta ahal den leku guztietan ereiten da lurra. Iparraldeko kostan Madoniako mendiak daude, 2.000 metroko altuerarekin, Nebrodi, 1.800ekin eta Peloritani, 1.300 metrorekin, Apeninoen jarraipen gisa uler daitezkeenak. Etna mendiaren konoak ekialdeko kosta osoa harzten du. Hego-ekialdean Iblear mendiak daude, 1.000 metroko altuerarekin. Enna eta Caltanissettako meatze barrutiak sulfuro produkzio gune garrantzitsuak ziren XIX. mendean, baina 1950eko hamarkadatik aurrera gainbeheran daude.
Siziliak eta bere inguruan dauden uharteek sumendi altuak dituzte. Etna mendiak, Sizialiako ekialdean kokatua, 3.320 metroko garaiera du eta Europako sumendi aktibo altuena izateaz gain mundu sumendi aktiboenen artean dago. Eoliar uharteak eta Tirreno itsasoan daude, iparekialdean. Bertan Stromboli bezalako sumendiak daude. Gaur egun Vulcano, Vulcanelli eta Lipari sumendiak ere aktibo daude gaur egun. Sizialiko hegoaldeko kostaldean Ferdinandea ur-azpiko sumendia da aipagarria, 1831an azkenekoz eztanda egin zuen Enpedokles sumendiaren zatietako bat. Agrigento eta Pantelleriaren artean kokatua dago, Siziliako itsasarteko Flegrear Eremuetan.
Lurralde autonomo honek beste uharte batzuk ditu gertu: Egadar uharteak, Eoliar uharteak, Pantelleria eta Lampedusa.
Hidrografia [aldatu]
Uhartean hainbat ibai daude, gehienak zentruan jaio eta itsasoraino joaten direnak uhartearen hegoaldean. Salso ibaia Enna eta Catanissetta artean hedatzen da Mediterraneo itsasora Licatan isuri arte. Ekialdean Alcantara ibaia dago, Messinan, Giardini Naxosen itsasoratzen dena; Simeto ibaiak urak Ioniar itsasora isurtzen ditu, Catania hegoaldean. Beste ibai garrantzitsu batzuk Belice eta Platani dira.
|
Historia [aldatu]
Probintziak [aldatu]
Udalerri nagusiak [aldatu]
- Palermo: 665.434 biztanle (2006). a
- Catania: 300.701.
- Messina: 244.573.
- Sirakusa: 123.494.
- Marsala: 82.378.
- Gela: 77.239.
- Ragusa: 72.419.
- Trapani: 70.635.
Pertsonaia ezagunak [aldatu]
- Vincenzo Bellini (1801-1835), musikagilea.
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Italieraz) Webgune ofiziala
| Italiako eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Abruzzo • Aostako Harana • Apulia • Basilicata • Calabria • Campania • Emilia-Romagna • Friuli-Venezia Giulia • Lazio • Liguria • Lombardia • Markak • Molise • Piemonte • Sardinia • Sizilia • Toskana • Trentino-Adige Garaia • Umbria • Veneto |
||