Montpellier HSC

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Montpellier Hérault Sport Club
Ezizena(k) MHSC, La Paillade
Sorrera 1974
Futbol zelaia Stade de la Mosson
(Edukiera: 32.900)
Presidentea Frantzia Laurent Nicollin
Entrenatzailea Frantzia Jean Fernandez
Liga Ligue 1
2012-13 Ligue 1 , 9.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Montpellier Hérault Sport Club Frantziako futbol taldea da, Montpellier hirikoa. Taldea 1919an sortu zen arren, gaur egungo egitura 1974koa da. 2012an Frantziako Liga irabazi zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1914ean jadanik azaldu zuten Montpelierren kirol taldea sortzeko asmoa baina Lehen Mundu Gerraren erruz 1919 arte atzeratu behar izan zuten. Orduan eratu zen Montpellier Hérault Sport Club taldea, futbolaz gain errugbia, atletismoa, tenisa eta boxeoa lantzen zituena.

Lehenengo titulua 1929ko Frantziako Kopa izan zuen, finalean FC Sète 2-0 garaituz lortu zuen. 1935ean diru zorrak zirela eta, taldea desagertu egin zen eta Stade Olympique Montpelliérain izenarekin birsortu behar izan zen. 1950 arte ez zuen berriz ere lehen mailara igotzerik lortuko. Hala ere ez zuen arrakasta handirik izan eta 1969an berriz ere amateur mailara itzuli zen.

1974ean AS Paillade taldearekin bat egin eta Montpellier Paillade Sport Club Littoral izenarekin bazen ere gaur egungo egitura hartu zuen, horregatik data hau da taldearen fundazio data. Michel Mézy entrenatzaile zuela 1988an berriz ere lehen mailara iritsi zen. Hurrengo urtean Montpellier Hérault Sport Club izena berreskuratzea erabaki zuen, izan ere Hérault departamentuko gobernuak dirulaguntza garrantzitsua eman baitzion. 1990an bigarren Kopa eskuratu zuen. 199an UEFA Intertoto Kopa irabazi zuen.

Azken urteak taldearen urterik onenak izan dira. 2011-12 denboraldian bere lehenengo liga irabazi zuen, eta baita Ligako Kopa ere.


Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian: 4[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEFA Intertoto Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1999.


Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laurent Blanc, Eric Cantona, Carlos Valderrama.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Montpellier HSC Aldatu lotura Wikidatan