Olympique Lyonnais

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Olympique Lyonnais
Ezizena(k) Les Gones, Lyon, OL
Sorrera 1950 (1899)
Futbol zelaia Stade de Gerland
(edukiera: 41.044 lagun)
Presidentea Frantzia Jean-Michel Aulas
Entrenatzailea Frantzia Hubert Fournier
Liga Ligue 1
2013-14 Ligue 1, 5.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Olympique Lyonnais (OL) edo Lyongo Olinpiarra Frantziako futbol talde onenetakoa da, Lyon hirikoa. Zazpi Liga irabazi ditu, denak jarraian, eta honetaz gain bost kopa ere bai. Etxeko partiduak Stade de Gerland estadioan jokatu ohi ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historialari batzuek taldea 1899an sortu zela dioten arren —urte hartan sortu baitzen unibertsitateko Lyon Olympique Universitaire—, 1950an eratu zen gaur egungo elkarte profesionala Olympique Lyonnais izenarekin. 60. hamarkadan Lucien Jasseron entrenatzailearen eskutik bi Kopa irabaztea lortu zuen eta 1973an hirugarren kopa bat ere lortu zuen.

1987an Jean-Michel Aulas negoziogizonak erosi zuen eta OL-Europa planari abia zuen. UEFA Koparako sailkatu zen pare bat aldiz eta Intertoto Kopa ere irabazi zuen 1997an. XXI mendea hasi zenerako Frantziako talderik aberatsena zen eta jokalari bikainek jokatu zuten bertan, batzuek aipatzekotan: Michael Essien, Florent Malouda, Juninho Pernambucano, Cris, Éric Abidal, Mahamadou Diarra, Patrick Müller eta Karim Benzema. 2002an lehenengo Liga irabaztea lortu zuen eta beste sei etorri ziren jarraian.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian: 21[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Tigana, Sonny Anderson, Frederic Kanoute, Mahamadou Diarra, Éric Abidal, Karim Benzema

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Olympique Lyonnaisek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2003-04 Txapeldunen Liga Final zortzirenak Real Sociedad
Olympique
0-1
1-0
Olympique
Real Sociedad
2012-13 UEFA Kopa Liga fasea Olympique
Athletic
2-1
2-3
Athletic
Olympique
2013-14 Txapeldunen Liga kanporaketa Olympique
Real Sociedad
0-2
2-0
Real Sociedad
Olympique

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olympique Lyonnais Aldatu lotura Wikidatan