Muhammad Khatami
Wikipedia(e)tik
Sayyid Mohammad Khātamī (Ardakan, Iran, 1943 -) irandar politikari eta erlijiosoa da.
Biografia [aldatu]
Teologia eta filosofia ikasi zuen Irango hainbat unibertsitatetan. Muhammad Reza Pahlavi agintean zegoela, Khatamik haren kontrako kanpaina egin zuen. 1978an, Alemaniara alde egin zuen, eta hango Zentro Islamiarreko buru izan zen. 1979an Pahlavi xah gobernutik kendu zutenean, Iranera itzuli zen Khatami.
1982tik aurrera, Kulturako ministroa izan zen, baina 1992an postutik kendu zuten jarrera irekiegia zuelako. Unibertsitateko irakasle eta Liburutegi Nazionaleko buru izan da. 1997an Irango lehendakari aukeratu zuten. Berriz aukeratu zuten 2001ean, eta, 2005ean, gobernua utzi zuen, hauteskundeak Mahmud Ahmadineyadek irabazi zituenean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.