Muiris Ó Súilleabháin
Muiris Ó Súilleabháin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | An Blascaod Mór, 1904ko otsailaren 19a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | Connemara, 1950eko ekainaren 25a (46 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Irlandako gaelera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Muiris Ó Súilleabháin (bere izena Maurice O'Sullivan bezala ingeleratua izan zen), (1904ko otsailaren 19a - 1950eko ekainaren 25a), Irlandako mendebaldeko kostaldean dauden Blasket uharteetako bere umearo eta gaztaroko oroitzapenengatik ospetsu bilakatu zen.
1933an lehenbizi irlanderaz idatzita eta gero ingelerara itzulitako Fiche Bliain ag Fás (Hogei Urtez Hazitzen) liburua argitaratu zuen. Idazlearen sorlekua zen Blasket uharteetako Great Blasket Island uhartea aintzineko irlandera eta kultura gorde ahal zituen Irlandako azken eremuetako bat izan zen, uharte honek bertan bizi izan ziren usadio zaharreko kontalari eta kontakizunak bilatu nahi dituzten ikerlarientzat garrantzi handia du. George Derwent Thomson izeneko hizkuntzalari eta grekerazko irakaslea uharte hartara irlandera entzun eta ikastera joana zen eta Ó Súilleabháinek bere oroipenak idatz zitzan gonbentzitu zuen. Thomsonek oroitzapen hauek bateratu eta argitaratu egin zituen, Moya Llewelyn Daviesen laguntzaz ingelerara ere itzuli zituelarik.
Kritikariek Fiche Bliain ag Fás idazlana sekulako irrikaz hartu zuten, E.M. Forster barne, adikorra izan zen lan honek denborak erabiltzeko erarekin (Forster berak deskribatzen duen moduan liburua "Neolitiko" kulturaren biziraupen bat da). Honelako moduko interesak aintzineko irlanderaren sentipen erromantiko bat piztuarazi zuen, une horretan Ó Súilleabháinek bere bigarren liburua argitaratzen saiatu zen, Fiche Bliain faoi Bhláth (Hogei Urtez Loratzen), honek jendearengan interes txikiagoa piztu zuen, kontakizuna zohikatzezko su eta emakume pipa erretzaile jakintsuekin hastapen erromantikoegi bat hasten baitu.