Edward Morgan Forster

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Edward Morgan Forsterren oroitarria.

Edward Morgan Forster (Londres, Ingalaterra, 1879 - Midlands, Ingalaterra, 1970) ingelesezko eleberrigilea izan zen. Cambridgeko Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, urtebetez Italian eta Grezian ibili zen, eta Where Angels Fear to Tread (1905, Aingeruak oina jartzeko beldur ziren lekua) eta A Room With a View (1908, Gela bat ikuspegi batekin) eleberriak idatzi zituen. 1912an India bisitatu zuen, eta Egipto 1922an. A Passage to India (1924, Indiarako bidaia txartela) bere eleberri ospetsuenean, hinduen eta britainiarren artean elkar ulertzeko dauden zailtasunak adierazi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Morgan Forster Aldatu lotura Wikidatan