Tomás Ó Criomhthain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tomás Ó Criomhthain
Tomás Ó Criomhthain
Tomás Ó Criomhthain idazlea 1929. urte aurretik.
Datu pertsonalak
Izen osoa Tomás Ó Criomhthain
Jaio 1856
Blasket uharteak
Kerryko konderria (Irlanda)
Hil 1937
Irlandako Errepublika ???? (Irlandako Errepublika)

Tomás Ó Criomhthain, ingelesez Thomas O'Crohan izenez itzulia (1856, Blasket uharteak, Kerryko konderria - 1937, Irlandako Errepublika) irlandar idazle bat izan zen. Bere ama hizkuntza irlandera izan zen eta bere eleberri eta idatziak hizkuntza horretan idatzi eta argitaratu ziten, gerora ingelessera itzuliak izan zirelarik.

Lehen Mundu Gerraren ondoren Killarney udalerriko Brian Ó Ceallaigh-ek bultzaturik egunkari bat idazten hasi zen. Ó Ceallaighek Maxim Gorky eta Pierre Loti idazleen eleberriak erakutsi zizkion, haietan arrantzaleen eguneroko gora beherak agertzen zirelarik, hauek Ó Criomhthainentzat inspirazio iturri izan ziren. Ó Criomhthainek Ceallaighiri bost urtez egunero irlanderaz gutunak idatzi zizkio, harek Pádraig Ó Siochfhradha idazle eta irakasleari bidali eta azken honek argitaratu egin zituen. Ó Ceallaighek Ó Criomhthaini bere bizitzari buruzko eleberria idatzi zezan bultzarazi zuen, honela An t-Oileánach eleberria idatzi zuen.

Bi eleberri idatzi zituen: Allagar na h-Inise ("Uharteko Esamesak"), 1918-1923 bitartean idatzia eta 1928an argitaratua, eta An t-Oileánach ("Uhartearra"), 1923an amaitua eta 1929an argitaratua. Bi eleberri hauek garai bateko Blasket uharteetako bizimodua deskribatzen dute, hau itsasoari oso latza izateaz gain itsasoari lotua zegoelarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tomás Ó Criomhthain Aldatu lotura Wikidatan