My Stepmother Is an Alien

Wikipedia, Entziklopedia askea

My Stepmother Is an Alien (euskaraz Nire Amaordea Estralurtar Bat Da) 1988ko Richard Benjamin estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikzio eta fantasiazko komedia filma bat da. Dan Aykroyd, Kim Basinger, Jon Lovitz eta Alyson Hannigan aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Steven Mills (Dan Aykroyd) beste planetetan bizitza degoela obsesioneturik bizi den zientzialaria da. Bi seme-alaben (Jon Lovitz eta Alyson Hannigan) aita alarguna ere bada. Egun batez, espaziora seinale bat igorri eta desagertzear dagoen planeta bitxi bateraino iritsiko da. Bertakoek, lurtar zientzialariari informazioa atera eta haren laguntza eskuratzeko asmoz, Celeste (Kim Basinger) izeneko estralurtar izakia Lurrera bidaliko dute. Steven beretaz maitemindu eta inork hartaz susmatu ez dezan Herbehereetatik AEBetara iritsi berria den emakumea dela esango du, gainera Celesteri Lurrean bizirauten ere irakatsiko dio.

Aktoreak

Kanpo loturak