Carl Sagan
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Carl Edward Sagan | |
| Jaio | 1934ko azaroaren 9a | |
| Brooklyn, New York (AEB) | ||
| Hil | 1996ko abenduaren 20a | |
| Seattle, Washington (AEB) | ||
Carl Sagan (Brooklyn, New York, AEB, 1934ko azaroaren 9a - Seattle, Washington, AEB, 1996ko abenduaren 20a) astronomoa eta zientzia-dibulgatzailea izan zen. Telebistan, Cosmos dokumental-seriea egin zuen.
Eduki-taula |
Bizitza[aldatu]
Fisika ikasi zuen Chicagoko Unibertsitatean, eta han graduatu zen hogei urte zituela. 1960an astronomia eta astrofisikan egin zuen doktoregoa. 1961ean hainbat artikulu idatzi zituen planetei buruz, eta ospe handia izan zuen zientzialari eta gai zientifikoetako dibulgatzaile gisa.
1962an Harvard Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta Smithsonian Institution-eko Astrofisika Behatokian sartu zen. Garai horretatik aurrera NASArekin lan egin zuen, eguzki-sistemaren ikerketan batez ere. 1966an J.B. Pollack eta R. M. Goldsteinekin Artizarraren gainaldearen ikerketa batzuk egin zituen radarrarekin, eta bertan 10 km-ko garaiera duten mendiak daudela frogatu zuen ikerketa haien bidez.
1978an Pulitzer literatura-saria irabazi zuen Edeneko dragoiak liburuarekin. Lan horretan gizakiaren garunaren bilakaerari buruzko ideiak azaltzen ditu. Hala ere, nazioartean Cosmos telebista-sailarengatik egin zen ospetsu Sagan. Azken urteetan, Cornelleko Unibertsitateko ikerketa planetarioen behatokiko zuzendari izan zen. Lurraren inguruko espazioaz gainera, bizitzaren sorrerari eta unibertsoari buruzko gogoetak egin zituen; Zer da bizitza? lanean bildu zituen gogoeta horietako batzuk.
Kanpo-loturak[aldatu]
Ikus, gainera[aldatu]
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |