Nabarra
| Aldizkaria | Nabarra |
| Sortze urtea | 2001 |
| Mota | Kultura eta gizarte gaiak |
| Saltzen den lurraldea | Euskal Herria |
| Editatzen den hiria | Bilbo |
| Hizkuntza | Euskara |
| Maiztasuna | Hilabetero |
| Argitaratzea | Hilaren 1ean |
| Argitaletxea | Nabarrak kultur elkartea |
| Inprimategia | Gráficas Iratxe |
| Ekoizpena | - |
| Zuzendaria | Irati Jimenez |
| Kontakturako bidea | nbr.aldizkaria@gmail.com |
Nabarra aldizkaria Euskal Herriko kultura eta gizartea jorratzen dituen hilabetekaria zen. Iruñean sortu bazen ere, diru arazoak direla medio, 2010.ean Bilbora aldatu zen 110. zenbakiaz gero. Iruñean Jon Orzaiz kazetaria zen zuzendaria, eta Bilbon Irati Jimenezek hartu zuen ardura hori.
Hamar urteren ondoren, Nabarrak Kultur Elkarteak Nabarra aldizkaria argitaratzeari utzi egin zion. Diru arazoak izan ziren honen arrazoia. "Ezin izan dugu Bizkaian jarraitu Nafarroan sortu zen aldizkariarekin, egoera ekonomikoak eta diru laguntzen kudeaketa sistemak itota", azaldu zuen elkarteak. Azken prentsaurrekoan Irati Jimenez eta Esteban Montorio, arte zuzendaria egon ziren.
Aldizkarian idazten dutenen artean euskal letretako izen garrantzitsuak aurkitzen ziren, hala nola Edorta Jimenez eta Iban Zaldua.
2009an formatua aldatu zuten, DIN A-4a baino pixkat txikiagoa eginez.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Nabarra aldizkaria
| Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |