Nakheel Tower

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nakheel Tower (arabieraz: نخيل تاور), Arabiar Emirerri Batuetako Dubai hirian eraikitzeko proposaturiko etxe orratz bat da. Eraikiko balitz 1.400 metro eta 220 solairu izango lituzte eta munduko eraikinik garaiena izango litzateke Dubain bertan dagoen Burj Dubai gaindituz.

Dorrearen kokagune zehatza ezezaguna da oraindik ere, baina hiriaren mendebaldean dagoen Dubai Waterfront egitasmoan eraikiko dela uste da.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an, lurzoruaren prestaketa lanak hasi ziren, baina 2009ko urtarrilean, Nakheel Properties enpresak (etxe orratzaren sustatzaileak), lanak gelditu eta eraikuntza bertan behera geratu zen, diru arazoengatik.

Eraikuntza 2010ean jarraitzeko esmoa duten arren, Dubaik bizi duen higiezinen krisia dela eta, ez da ziurra eraikuntza orduan jarraitzea.

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorreak 2008ra arte izan zuen izena "Al Burj" izan zen ("Dorrea" arabieraz).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Arabiar Emirerri Batuak
Artikulu hau Arabiar Emirerri Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.