Kubako Iraultza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kubako Iraultzaren hormirudia.

Kubako Iraultza Fulgencio Batista diktadorea agintetik kendu zuen iraultza izan zen.

1959ko urtarrilaren 1ean izan zuen egun erabakigarria, matxinoak Fidel Castro buru zutela Habanan sartu zirenean, Fulgencio Batista diktadoreak erbestera alde egin eta gero. Hala ere, prozesu iraultzailea lehendik hasia zen, 1953ko uztailaren 26an Moncada kuartelaren aurkako erasoarekin; gaur egun, Kubako agintarien iritziz, etengabean abian den prozesua da.

1956 baino lehen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1953ko uztailaren 26an, gerrillari batzuek Moncada kuartelari eraso egin zioten: haietako asko hil ziren eta bizirik atera zirenak, tartean Fidel Castro eta Raúl anaia, atxilotu eta kartzelaratu zituzten.

1955ean askatu zituzten, oposizioko politikariek eta jesuitek egindako presioak zirela-eta. Castro anaiak Mexikora erbesteratu ziren eta bertan Che Guevara mugimendura batu zitzaien.

1956[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abenduaren 2an, "Granma" izeneko itsasontzia Kubara iritsi zen, Fidel Castro taldeko burua zela eta Sierra Maestrara abiatu ziren. Han prestatu zuten 200 inguruko gizonen armada txikia, diktaduraren aurkako gerrilla gerra egiteko helburuarekin.

1957[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 13an, "Directorio Revolucionario" izeneko talde antikomunista Batistaren jauregira sartzen saiatu zen, presidentea hil nahian. Porrot egin ez ezik, taldekide gehienak bertan akabatu zituzten.

1958[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren 28tik abuztuaren 8ra, Batistaren armada Sierra Maestrako matxinatuen aurka oldartu zen, baina porrot egin zuen, "Operación Verano" izeneko operazioan.

Abuztuaren 21ean, Castroren gizonek kontraerasoa egin zuten, bai eta hainbat garaipen jarraian lortu ere; besteak beste, Guisa, Maffo, Contramaestre eta Central Oriente.

Azkenik, abenduaren 30ean, Yaguajayn bataila esanguratsua irabazi zuten eta hurrengo egunean, Santa Clara hiria hartu zuen.

1959[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrilaren 1ean, Batistak ihes egin zuen Dominikar Errepublikara. Hurrengo egunean, Cienfuegos eta Santiago de Cuba matxinoen menpe geratu ziren. Azkenik, Habanan sartu ziren iraultzaileak oposizio barik.

1960, Kubako Iraultzako lehen adierazpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraultza amaitu eta berehala, Kubako Batzar Nagusiak 1960ko Lehenengo Adierazpenean argitu zituen bere asmoak:

"Kubako Herriko Batzar Nagusi Nazionalak bete-betean uste du demokrazia ez dela bakarrik botoa ematea, ia beti latifundistek eta politiko profesionalek nahi eran erabiltzen baitute botoa, baizik eta nork bere helmuga erabakitzeko eskubidea izatea (...). Amerika Latinoan ez da benetako demokraziarik izango harik eta herriak aukeratzeko aske izan arte eta behekoei ezer egiteko gaitasuna kentzen dieten gosea, analfabetismoa eta sistema juridikoa amaitu arte.

Horregatik, Kubako herriko Batzar Nagusi Nazionalak latifundioa salatzen du, baserritarrarentzat miseriaren iturri denez gero (...); gose soldatak eta giza lanaren esplotazio dongea salatzen ditu (...); analfabetismoa eta maisu, eskola, sendagile eta ospitalerik eza salatzen ditu (...); beltzak eta indiarrak baztertzea salatzen du; emakumearen berdintasunik eza eta esplotazioa salatzen ditu (...); Washingtonen aginduak betetzeko euren herrien sentimendua ahazten duten gobernuak salatzen ditu (...)".

Habanako Lehenengo Adierazpena, 1960. In "De Martí a Castro". México, 1970.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kubako Iraultza Aldatu lotura Wikidatan