Niðhöggr

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nidhogg Yggdrasil zuhaitzaren erroak karraskatzen XVII. mendeko eskuizkribu batetako marrazki batean.

Niðhöggr, eskandinaviar mitologian, Niflheimen bizi den herensuge bat da, non Yggdrasil munduko zuhaitzaren erroetako bat hazten den, Ragnaröka iritsi eta guztia suntsitua izan arte etengabe karraskatzen duena. Birsortzearen ondoren, Nidhoggek, Niflheimen geratu diren giza arimak torturatuko ditu.

Herensugea, zuhaitzaren erroetan bizi den artean, Ratatösk urtxintxa zuhaitzean gora eta behera ari da, Vidofni arranoa eta Veðrfölnir belatzaren arteko irainak eramaten, biak zuhaitzaren tontorrean aurkitzen direnak, Nidhoggengana, bien artean gerra piztea eragin nahian.

Ortografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako eskandinavieraren estandarizazioan, izena, ortografikoki, Níðhǫggr edo Niðhǫggr bezala ahoskatzen da, baina ǫ hizkia, sarri, egungo islandierazko ö hizkiagatik ordezkatzen da, konbenientzia teknikoagatik edo ezagunagoa izateagatik.

Sinbologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-höggr atzizkiak, inongo zalantzarik gabe "kolpatzailea" esan nahi duen bitartean, aurrizkiaren esanahia ez dago hain argi. Bereziki, lehen bokalaren luzera, ez dago jatorrizko iturrietan zehaztua. Adituren batzuk, nahiago dute Niðhöggr (gaueko kolpatzailea) bezala irakurtzea.

Eragina gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nidhogg, berriki, Nintendoren Fire Emblem saileko Fire Emblem VIII.an arkurik boteretsuena bezala agertu da, herensuge baten ezkatetatik egina zegoela argudiatuz. Gainera, Ensembe Studios konpainiaren ordenagailurako Age of Mithology estrategia bideojokoaren sekzio batek, eskandinaviar mitologian oinarritutako istorio bat gehitu zuen, bertan, Nidhogg agertzen delarik. Soul Eater animean, Death the Kidek aurre egin behar dion etsaietako bat, Nidhogg izeneko itsasontzi bat da, hiri osoak irensten dituena.

Nidhogg Michael Scotten "Aztia" liburuan aipatzen da Nicolás Flamel harrapatzeko askatu duten izaki mitologikoa bezala.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Niðhöggr Aldatu lotura Wikidatan