Yggdrasil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yggdrasil zuhaitza

Yggdrasil (edo Yggdrasill) hostoiraunkorreko lizar bat da: bizitzaren zuhaitza edo unibertsoko lizarra eskandinaviar mitologian. Bere sustrai eta adarrek, mundu ezberdinak lotuta mantentzen dituzte: Asgard, Midgard, Helheim eta abar. Bere sustraietatik, Mimirrek zaintzen duen ezagutzaren putzua betetzen duen iturria irteten da.

Zuhaitzaren oinean, Heimdal jainkoa dago, Nidhogg herensugearen eta bere sustraiak txartzen saiatzen ziren zizareen erasoetatik babesteaz arduratzen dena. Izan ere, Yggdrasil zuhaitza, jainkoen ikurra da, eta eraso horiek, jainkoak kanporatzeko ziren. Baina bazuen, baita ere, nornen laguntza Urden putzuko urarekin ureztatuz zaintzen zutena. Zubi batek lotzen zuen Yggdrasil zuhaitza jainkoen egoitzarekin, Bifrost izeneko zubia, ostadarra. Jainko guztiek gurutzatzen zuten zubi hau Midgarden sartzeko.

Yggdrasilek eztia jariatzen du, eta, bere begien artean, Veðrfölnir izeneko belatz bat duen arrano bat bizi da, baita Ratatösk izeneko urtxintxa bat eta Dainn, Dvalinn, Duneyrr eta Duraþror izeneko lau orein ere. Zuhaitzaren sustraietatik gertu bizi dira nornak.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etimologikoki, Yggdrasil, kenningar bat bezala interpretatu da, hau da, eskandinaviar mitoetatik datorren perifrasi bat. Kasu honetan, kenningarrak "Odinen zaldia" esan nahi du, Yggr (edo Uggr, beldurgarria, basatia), Odin deitzeko moduetako bat baita, eta Yggs Yggren genitiboa da; drasill (edo drösull "noraezean dabilena") "zaldia"rentzako esaera poetiko bat da. Izen honek, itxura batean, Odin, bere gogoz, zuhaitzaren enborretik gora eta behera ibiltzen islatuko luke, hau da, metaforikoki, munduen artean "zamalkatuz". Beste egile batzuk, izena, "zuhaitz izugarria" edo "urkatuen urkamendia" bezala interpretatzen dute, Odin, bertatik bederatzi egunez zintzilik egon izanari erreferentzia eginez.

Yggdrasilen bederetzi mundu edo erresumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskandinaviarrentzat, gizakien mundua, munduko lizarra den Yggdrasil zuhaitz handiaren adarretako bat baino ez zen. Bederatzi mundu ditu Yggdrasilek, eta guztietatik igaro behar izan zuen Odin jainkoak runen sekretua lortu aurretik. Zuhaitza hiru zatitan banatzen da: Niflheim (sustraiak), Midgard (enborra) eta Asgard (adaburua). Hau, nornetan jada sentitzen den jaiotza, bizitza eta heriotzaren zikloaren irudikapenean nabari daiteke.

Sustraiak hiru dira: Lehena, Hvergelmirreko iturrirantz doa. Bigarrena, Mimirren iturrirantz. Hirugarrena eta azkena, Nornen etxera, Patua. Munduak, behetik gora, honako hauek dira:

  1. Helheim: hildakoen erresuma: euskaraz gutxi gorabeherako itzulpena(Hilbazter)
  2. Svartalfaheim: elfo ilunen erresuma: euskaraz (Ireluilunbazter)
  3. Niflheim: elurra eta hotz gogorraren erresuma: euskaraz (Hotzbazter)
  4. Jotunheim: erraldoien erresuma: euskaraz(Jentilbazter)
  5. Midgard: Gizakien erresuma (Mannaheim bezala ere ezaguna): euskaraz(Gizabazter)
  6. Vanaheim: Vanirren erresuma (jainkoen tribu bat): euskaraz(Jainkordebazter??)
  7. Alfheim: Argiaren elfoen erresuma (Ljusalfheim bezala ere ezaguna): euskaraz(Ireluargibazter)
  8. Asgard: jainkoen erresuma (Aesir): euskaraz(Inkobazter)
  9. Muspelheim: jatorrizko suzko mundua. Bertan dago Ginnungagap delakoa: euskaraz(subazter)


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yggdrasil Aldatu lotura Wikidatan