Nilton dos Santos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nilton dos Santos

Nilton dos Santos (Rio de Janeiro, Brasil, 1925ko maiatzaren 16aRio de Janeiro, Brasil, 2013ko azaroaren 27a) brasildar futbol-jokalaria izan zen. Futbolaren historiako defentsa onenetako bat. Bere karrerako urterik hoberenak Botafogo taldean eman zituen. Hogeita hiru urterekin hasi zen taldean jokatzen, eta Brasilgo, Hego Amerikako eta munduko txapeldun izatera iritsi zen. Botafogo taldearekin Rioko lau txapelketa irabazi zituen (1948, 1957, 1961 eta 1962), Rio-Sao Paulo lehiaketa bi (1962, 1964), Hego Amerikako txapelketa bat (1949) eta Panamerikar bat (1952). Gainera, Brasilgo selekzioarekin, munduko bi txapelketa irabazi zituen (1958, 1962), azkena 37 urte zituela. Bere karreran, futbolari ezagun askorekin aritu da; hala nola Garrincha, Didí, Zagalo edo Pelérekin.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nilton dos Santos Aldatu lotura Wikidatan