Ninfak eta satiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ninfak eta satiro
Jatorria
Sortzailea(k)William-Adolphe Bouguereau
Sorrera-urtea1873
IzenburuaNymphes et satyre
MugimenduaAkademizismoa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak260 (altuera) × 180 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaClark Art Institute (en) Itzuli
BildumaClark Art Institute (en) Itzuli
Inbentarioa1955.658 eta L.2012.29
Historia
ErakusketakBouguereau & America (en) Itzuli
Salon of 1873 (en) Itzuli

Ninfak eta satiro (frantsesez: Nymphes et Satires) 1870an William-Adolphe Bouguereauek margotutako oihal gaineko olio-margolana da. Egun Ameriketako Estatu Batuetako Massachusettseko Williamstownen dagoen Clark Art Instituten gordetzen da. Akademizismo burgesaren estiloan kokatzen da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urmael baten ondoan, ninfa talde batek satiro bat harrapatu du. Antza denez, satiroa ninfen bainua espiatzen ari zen. Ninfak pozik daude, gustura gertaerarekin, eta satiroa uretara bota nahi dute orain. Lau ninfek ondo helduta dute satiroa eta horietako batek, adarretik heldu duena, alegia, beste lagunei deitzen die jostaketan parte hartzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1870an, William-Adolphe Bouguereauk lan hau margotu zuenean, margolaritzaren modek beste aldetatik jotzen zuten. Parisen urte horretan aurkeztu zen Ninfak eta Satiro hau eta urte bete geroago Inpresionismoaren margolariak plazaratu ziren. Horrek ulergarriago egin dezake berriro ere nola agertu zen margolana: Sterling Clark mende amaieran New Yorkeko Hoffman House Hotelean aurkitu zuen eta 1930. hamarkadan, lana biltegi batean baztertu zuten. Sterling Clarkek 1943an erosi zuen.

Iruzkina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William-Adolphe Bouguereauk haragikeriaren artista bezala ezaguna izan zen XIX. mendena. Dena dela, bere erotismoa ez da Parisko Saloiaren interesanteena. Margolan hau, neurri handi batean, barrokoko ondorengoa da baina Rubens baten indarrik gabe. Formak oso landuak erakusten ditu baina energiarik gabe.

Bouguereauren lan askotan, eta honetan ere bai, malezia eta tolesgabetasuna eskutik datoz, era asaldatzaile batez.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://historia-arte.com/obras/ninfas-y-satiro
  2. Lucie-Smith, Edward: La sexualidad en el arte occidental. Destino, Bartzelona, 1992; 121 or. ISBN 84-233-2180-0

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]