Nitrato

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nitratoa azido nitrikoaren gatza edo esterra da (NO3-). Nitrato organiko eta ez-organikoak daude; lehenengoen artean, ezagunak dira potasio nitratoa, sodio nitratoa (Txileko nitratoa), amonio nitratoa, etab.; nitrato organikoen artean, ezagunak nitroglizerina eta nitrozelulosa dira. Solido kristalizatuak dira, eta bismutilo nitratoa (BiO·NO3) eta gisako gatz basiko batzuk izan ezik, denak disolbatzen dira uretan. Nitratoak berotuz gero, oxigenoa askatu eta desegin egiten dira. Nitrato organiko askok eztanda egiten dute berotzen direnean edo elkar jotzen dutenean, nitroglizerinak bereziki. Hori dela eta, arriskutsua da erregaien inguruan jartzea. Naturan libre aurki daitezkeen sodio nitratoa eta potasio nitratoa izan ezik, beste guztiak industrian ekoizten dira. Nitrato alkalinoak, kaltzio nitratoa eta amonio nitratoa ongarri gisa erabiltzen dira nekazaritzan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nitrato Aldatu lotura Wikidatan