Noblezia titulu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Noblezia titulua, antzinatik emandako legezko pribilegio bat da, nobleziako partaideak bereizten dituena.

Nobleziak emandako pribilegioka, gaur egun, ia erabat protokolarioak dira, baina Erdi Aroan sistema feudalaren oinarria izan ziren, lurraren jabetza eta basailutza harremanak antolatuz. Gaur egun, ia herrialde monarkikoetan baino ez dira mantentzen, Espainia, Erresuma Batua, Herbehereak, Belgika, Suedia eta beste hainbat, baita Aulki Santuan eta errepublika gutxi batzuetan ere, San Marinon bezala, Alemaniako Errepublika Federala bezalako estatuek, bere erabilera, antzinako bere etxe subirauen partaideen aldetik onartzen duten arren. Noblezia tituluak, nagusiki, heredentziazkoak dira, oinordekotza, aurrekoaren lehen seme edo alabari dagokio, eta bere erabilera ezkontide legitimoei hedatzen da. Oraindik indarrean duten noblezia legedia duten herrialde gehienetan, Espainia eta Erresuma Batua bezala, tituluak ezin dira salerosi eta bere usurpazioa edo behar ez den moduko erabilera, Legeak zigortzen ditu.