Norbert Callens
Norbert Callens, 1924ko ekainak 22an Wakkenen jaioa eta 2005eko martxoak 12an hil zena, txirrindulari belgiar bat izan zen.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Profesionala izan zen 1945 eta 1952 bitartean, 1945 eta 1950 bitartean Mercier taldearen koloreak defendatu zituen, eta 1951 eta 1952an Terrot taldearenak.
Norbert Callens egun batez izan zen Frantziako Tourreko lider 1949an, baina ez zuen sekula gehiago maillot horia jantzi: txirrindulariaren zaindarietako batek hotelean ahaztu zuen. Norbert Callensek hasiera lerroan kazetari baten kamiseta hori bat hartu behar izan zuen, jantzi eta horrekin egin zuen etapa.
Erorketa larri bat jasan zuen mendate baten jaitsieran 1949an. Gertaera honen ondoren, bere karrera ez zen askoz luzeagoa zen.
Palmaresa [aldatu]
1945 [aldatu]
1947 [aldatu]
- Desselgem 1947an
1948 [aldatu]
- Courtrain lehena
- Harelbeken lehena
1949 [aldatu]
- Flandriar Ardenetatik Ichtegemerako zirkuitua
- Frantziako Tourreko etapa 1
1950 [aldatu]
- Belgikako klubetako garailea
1951 [aldatu]
- Belgikako klubetako garailea
- Mendebaldeko Flandriako garailea.
Emaitzak Frantziako Tourrean [aldatu]
- 1947ko Frantziako Tourra: 15. etapan abandonatu zuen
- 1948ko Frantziako Tourra: 9. etapan abandonatu zuen
- 1949ko Frantziako Tourra: 11. etapan abandonatu zuen, etapa garaipen bat lortu zuen eta egun batez liderra izan zen.
Artikulu hau katalanezko eta frantsesezko wikipedietatik itzulia dago.