Paris-Niza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Paris-Niza (frantsesez Paris-Nice) txirrindularitzako etapakako lasterketa bat da, 1933an Albert Lejeunek, Le Petit Niçois egunkariaren zuzendariak, sortu zuena. Eguzkiaren Lasterketa bezala ere ezagutzen da, Frantzia iparraldetik hegoalderako ibilbidean jasaten den hobekuntza meteorologikoagatik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vinokourov, 2002 eta 2003ko edizioen irabazlea

Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, Paris-Niza proba, desagertu egin zen 1939ko edizioaren ondoren. 1946ko maiatzean berriz jokatu zen, baina ez zuen jarraipenik izan hurrengo urteetan.

1951. urtean, Jean Leulliot kazetariak lasterketa berreskuratu zuen eta ordutik, urtero, martxoan jokatu da. 1951 eta 1953 bitartean, Paris-Côte d'Azur izena hartu zuen. 1954an, jatorrizko izena berreskuratu zuen, 1959an bakarrik aldatu zena, Paris-Niza-Erroma bezala leihatu baitzen. Hau izan zen proba honen ediziorik luzeena, 11 etapatan 1955 kilometro egin baitziren.

1982tik 1999 arte, Josette Leulliotek, Jean Leullioten alabak hartu zuen probaren zuzendaritza. 2000 eta 2001 urteetan, probaren zuzendaria Laurent Fignon izan zen. 2002tik aurrera, Paris-Niza lasterketa A.S.O. elkartearena da, beste kirol ekintza batzuen artean, Frantziako Tourra eta Paris-Dakarra antolatzen dituen berberarena.

Sortu zutenetik, Paris-Niza lasterketa, egutegiko proba garrantzitsuenetako bat izan da, eta, horregatik, proba hau irabazi dutenen artean, txirrindulari ospetsu mordo bat dago. Horien artean, Sean Kelly (1982tik 1988rarteko Paris-Niza guztiak irabazi zituena), Jacques Anquetil, Fred De Bruyne, Eddy Merckx, Raymond Poulidor, Joop Zoetemelk, Miguel Indurain, Tony Rominger eta Laurent Jalabert nabarmendu behar dira.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izena Paris-Niza den arren, lasterketa hau ez da beti Parisen hasten, gertu dituen hegoaldeko herrietan baizik. 1998tik, azkeneko etapa Promenade des Anglais izeneko Nizako pasealekuan amaitzen da. Lehenago, 1973tik 1995 arte, lasterketa hau, Col d'Ezerako kronoeskalada batean amaitzen zen. Trantsizio bezala, 1996 eta 1997ko edizioak, Antibes eta Niza arteko erlojuz kontrako sektore batekin amaitu ziren. Azkeneko edo azkenaurreko etapak, mendiko ibilbide luze bat izaten du, la Turbie eta Col d'Ezetik igaroz. Ohiko beste etapa amaiera bat Mont Faron mendatea da, Toulonetik gertu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Etapak Probaren distantzia Ikusi
1933 Alphonse Schepers Belgika 6 1 257 km Paris-Niza 1933
1934 Gaston Rebry Belgika 5 1 156 km Paris-Niza 1934
1935 René Vietto Frantzia 6 1 296 km Paris-Niza 1935
1936 Maurice Archambaud Frantzia 7 1 222 km Paris-Niza 1936
1937 Roger Lapébie Frantzia 6 1 265 km Paris-Niza 1937
1938 Jules Lowie Belgika 5 1 142 km Paris-Niza 1938
1939 Maurice Archambaud Frantzia 4 892 km Paris-Niza 1939
1946 Fermo Camellini Italia 5 1 273 km Paris-Niza 1946
1951 Roger Decock Belgika 5 1 174 km Paris-Niza 1951
1952 Louison Bobet Frantzia 6 1 234 km Paris-Niza 1952
1953 Jean-Pierre Munch Frantzia 4 1 124 km Paris-Niza 1953
1954 Raymond Impanis Belgika 5 1 048 km Paris-Niza 1954
1955 Jean Bobet Frantzia 5 1 140 km Paris-Niza 1955
1956 Fred De Bruyne Belgika 5 1 074 km Paris-Niza 1956
1957 Jacques Anquetil Frantzia 6 1 207 km Paris-Niza 1957
1958 Fred De Bruyne Belgika 7 1 215 km Paris-Niza 1958
1959 Jean Graczyck Frantzia 11 1 955 km Paris-Niza 1959
1960 Raymond Impanis Belgika 8 1 264 km Paris-Niza 1960
1961 Jacques Anquetil Frantzia 7 1 262 km Paris-Niza 1961
1962 Joseph Planckaert Belgika 9 1 532 km Paris-Niza 1962
1963 Jacques Anquetil Frantzia 8 1 407 km Paris-Niza 1963
1964 Jan Janssen Herbehereak 9 1 524 km Paris-Niza 1964
1965 Jacques Anquetil Frantzia 8 1 295 km París-Niza 1965
1966 Jacques Anquetil Frantzia 8 1 309 km Paris-Niza 1966
1967 Tom Simpson Erresuma Batua 8 1 104 km Paris-Niza 1967
1968 Rolf Wolfshohl Alemania 8 1 461 km Paris-Niza 1968
1969 Eddy Merckx Belgika 7 1 200 km Paris-Niza 1969
1970 Eddy Merckx Belgika 8 1 459 km Paris-Niza 1970
1971 Eddy Merckx Belgika 7 1 128 km Paris-Niza 1971
1972 Raymond Poulidor Frantzia x 1 129 km Paris-Niza 1972
1973 Raymond Poulidor Frantzia 7 850 km Paris-Niza 1973
1974 Joop Zoetemelk Herbehereak x 1 267 km Paris-Niza 1974
1975 Joop Zoetemelk Herbehereak x 1 318 km Paris-Niza 1975
1976 Michel Laurent Frantzia x 1 205 km Paris-Niza 1976
1977 Freddy Maertens Belgika x 1 219 km Paris-Niza 1977
1978 Gerrie Knetemann Herbehereak x 1 154 km Paris-Niza 1978
1979 Joop Zoetemelk Herbehereak x 1 079 km Paris-Niza 1979
1980 Gilbert Duclos-Lassalle Frantzia x 1 037 km Paris-Niza 1980
1981 Stephen Roche Irlandako Errepublika 7 1 110 km Paris-Niza 1981
1982 Sean Kelly Irlandako Errepublika 7 1 186 km Paris-Niza 1982
1983 Sean Kelly Irlandako Errepublika 7 1 161 km Paris-Niza 1983
1984 Sean Kelly Irlandako Errepublika 7 1 123 km Paris-Niza 1984
1985 Sean Kelly Irlandako Errepublika 7 1 187 km Paris-Niza 1985
1986 Sean Kelly Irlandako Errepublika 7 1 216 km Paris-Niza 1986
1987 Sean Kelly Irlandako Errepublika 7 1 173 km Paris-Niza 1987
1988 Sean Kelly Irlandako Errepublika 7 1 018 km Paris-Niza 1988
1989 Miguel Indurain Nafarroako Foru Erkidegoa 7 1 111 km Paris-Niza 1989
1990 Miguel Indurain Nafarroako Foru Erkidegoa 8 1 110 km Paris-Niza 1990
1991 Tony Rominger Suitza 8 957 km Paris-Niza 1991
1992 Jean-François Bernard Frantzia 9 1 110 km Paris-Niza 1992
1993 Alex Zülle Suitza 8 1 200 km Paris-Niza 1993
1994 Tony Rominger Suitza 8 1 200 km Paris-Niza 1994
1995 Laurent Jalabert Frantzia 8 1 174 km Paris-Niza 1995
1996 Laurent Jalabert Frantzia 8 1 303 km Paris-Niza 1996
1997 Laurent Jalabert Frantzia 8 1 135 km Paris-Niza 1997
1998 Franck Vandenbroucke Belgika 8 1 295 km Paris-Niza 1998
1999 Michël Boogerd Herbehereak 8 1 216 km Paris-Niza 1999
2000 Andreas Klöden Alemania 8 1 254 km Paris-Niza 2000
2001 Dario Frigo Italia 7 1 212 km Paris-Niza 2001
2002 Alexander Vinokourov Kazakhstan 7 1 194 km Paris-Niza 2002
2003 Alexander Vinokourov Kazakhstan 7 1 094 km Paris-Niza 2003
2004 Jörg Jaksche Alemania 7 1 305 km Paris-Niza 2004
2005 Bobby Julich Ameriketako Estatu Batuak 7 952 km Paris-Niza 2005
2006 Floyd Landis Ameriketako Estatu Batuak 8 1 274,8 km Paris-Niza 2006
2007 Alberto Contador Espainia 8 1 260,2 km Paris-Niza 2007
2008 Davide Rebellin Italia 7 1 222,1 km Paris-Niza 2008
2009 Luis León Sánchez Espainia 8 1 243,5 km Paris-Niza 2009
2010 Alberto Contador Espainia 8 (atarikoa barne) 1 268,5 km Paris-Niza 2010
2011 Tony Martin Alemania 8 1 305,5 km Paris-Niza 2011
2012 Bradley Wiggins Erresuma Batua 8 (atarikoa barne) 1 153 km Paris-Niza 2012
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paris-Niza Aldatu lotura Wikidatan