Kortrijk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kortrijk

 Flandria
bandera

armarria

Izen ofiziala BEL
Estatua
Eskualdea
Probintzia
 Belgika
 Flandria
Mendebaldeko Flandria
Koordenatuak 50°49′0″N 3°15′0″E / 50.81667°N 3.25000°E / 50.81667; 3.25000Koordenatuak: 50°49′0″N 3°15′0″E / 50.81667°N 3.25000°E / 50.81667; 3.25000
Kortrijk non dagoen adierazten duen Belgika-ko/-go/-eko mapa
Kortrijk
Eremua 80,02 km2
Biztanleria 74.911 bizt. (2010)
Dentsitatea 936,15 bizt./km²
http://www.kortrijk.be

Kortrijk (nederlanderaz; frantsesez Courtrai ) Belgikako iparraldean dagoen hiria da, Flandrian. Belgikako hamargarren hiririk populatuena da. Leie edo Lys ibaiaren ertzean dago.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turismoa eta industria (ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinateko Curtracum herri erromatarraren inguruan eraiki zen Kortrijk hiria eta oso oparoa izan zen Erdi Aroan zehar ehungintzari esker. Frantsesek inbaditu zuten 1297. urtean baina flandriarren esku utzi behar izan zuten hiria 1302. urteko guduan flandriarrek frantsesak garaitu ondoan. Flandriarrek urtero ospatzen dute Kortrijkeko garaipena.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Broel zubia.

Eraikuntza aipagarri ugari dira Kortrijk hirian: XIII. mendeko Ama Birjinaren eliza (XIII. mendeko kanpandorreak, XIV. mendeko kapera, Van Dyck margolariaren obrak), San Martin eliza (XIV. m.), Leie ibaiaren gaineko Broel zubia (alde banatan XIV. mendeko dorreak dituena), udaletxe gotikoa eta XIV. mendeko kanpandorrea.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

KV Kortrijk hiriko futbol talde nagusia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kortrijk Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Belgika
Artikulu hau Belgikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.