North by Northwest

Wikipedia, Entziklopedia askea

North by Northwest (euskaraz literalki Ipar Ipar-mendebaldea) 1959ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren espioitza thriller film bat da. Cary Grant, Eva Marie Saint, James Mason eta Jessie Royce Landis aktoreek antzeztu zuten.

Film honetako eszena ospetsuenen artean honako hiru hauek daude: ereindako artadi erraldoi batean hegazkin fumigatzaile batek Thornhill protagonista (Cary Grant) hiltzeko asmoz atzetik jarraika duen eszena, Rushmore mendiko borrokaldiaren eszena eta New York hiriko NBEren egoitzan filmatutako eszena.

Argumentua

Roger O. Thornhill (Cary Grant) New York hiriko iragarkietxe bateko exekutibo ezkongabe eta hitzontzi bat da. Behin batez, Phillip Vandamm (James Mason) espioia buru duten morroiek (Martin Landau eta Adam Williams) Thornhill estatubatuar gobernuko George Kaplan izeneko agente batekin nahastu eta bahitu egingo dute. Haiengandik nola edo hala ihes egitea lortuko du, baina hurbiletik etengabe jarraika izango ditu. Ihesaldian Eve Kendall (Eva Marie Saint) izeneko emakume gazte eder bat ezagutuko du, hark istorio guzti hau argitzen lagunduko dio.

Thornill (Cary Grant), Vandamm (James Mason), Eve (Eva Marie Saint) eta Leonard (Martin Landau).

Aktoreak

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: North by Northwest Aldatu lotura Wikidatan