Northland eskualdea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Northland eskualdea

Estatua Zeelanda BerriaZeelanda Berria
Hiriburua [[Whangarei]]
Jatorrizko herriak Te Rarawa, Ngapuhi, Ngati Whatua
Position of Northland.png
Azalera
13.789 km²
Biztanleria
Dentsitatea
226.100 (2005)
- bizt/km²
Web www.nrc.govt.nz

Northland eskualdea (ofizialki Northland Regional Council) Zeelanda Berrian iparraldeenen dagoen eskualdea da eta lurraldea osatzen duten 16 eskualdetako bat da. Hiri nagusia Whangarei da.

Inguru naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Northland eskualdea Ipar Aucklandko penintsulan kokatzen da, eta 285 kilometroko luzerako penintsula honen %80a da. Guztira 13.940 kilometro karratuko azalera dauka. Mendebaldean Tasmaniako itsasoarekin eta ekialdean Ozeano Pazifikoarekin egiten du muga. Eskualdeko iharduera ekonomiko nagusiak bi dira, nekazaritza eta basogintza. Bi iharduerok lurraldearen erdia hartzen dute.

Northlandeko klima, epela da. Udak hezeak izaten dira eta neguak nahiko epelak. Udako tenperaturarik altuenak 26°C eta 22°C bitartean ibiltzen dira, neguan berriz maximoak 14°C eta 17°C bitarte. Hilabeterik beroenak urtarrila eta otsaila dira. Urtero 1.500mm eta 2.000mm arteko euriteak izaten dira. Ohiko haizeak hego-mendebaldekoak dira. Gune tropikaletan sorturiko ekaitz tropikalen arrastoek maiz eragiten diote eskualdeko klimari.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Northlandeko eskualdea hiru barruti desberdinetan banaturik dago:

  • Far North Barrutia, hiriburua Kaikohen duelarik.
  • Whangarei Barrutia
  • Kaipara Barrutia, hiriburua Dargavillen duelarik

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Northland eskualdea Aldatu lotura Wikidatan



Geografia
Zeelanda Berria
Artikulu hau Zeelanda Berriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.