Tokelau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tokelau
'Tokelau'
Tokelauko bandera
Bandera

Tokelauko armarria
Armarria

Goiburua: Tokelau Mo Te Atua
(
Tokelau Ahalguztidunarentzat)
Nazio ereserkia:
The Banner of Freedom
Tokelau: kokalekua
Hiriburua Ez du1
Hiri handiena [[]]
Hizkuntza ofiziala(k) Tokelauera, ingelesa
Gobernua
Erregina
Administratzailea
Gobernu-burua
Monarkia konstituzionala
Elisabet II.a
David Payton
Foua Toloa
Zeelanda Berriko lurraldea
Tokelau Hitzarmena

1948
Eremua
• Guztira
• Ura

10 km² (228)
% Arbuiagarria
Biztanleria
• Zenbatespena(2009)
• Errolda (2006)
• Dentsitatea

Herritarra

1.416 (220)
1.466
115 biztanle/km² (86)

tokelauar
Dirua Zeelanda berritar dolarra (NZD)
Ordu eremua
 • Udan (DST)

(UTC -10)
Interneteko domeinua .tk
Telefono aurrezenbakia +690
1 Atoloi bakoitzak bere hiriburu administratiboa du.

Tokelau, Ozeanian kokatzen den uhartedi edo arkipelagoa da. Ozeano Bareak bustitzen ditu Tokelau osatzen duten hiru irlak: Atafu, Nunukonu eta Fafaoko. Guztira, 10 kilometro karratuko azalera osatzen dute.
Tokelauera eta ingelesa dira hizkuntza ofizialak. 2005. urtean, 4.105 biztanle zituen Tokelauk.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez, Tokelauko uharteetako lehen biztanleak samoarrak ziren, hizkuntzak zerikusia handia baitu Samoakoarekin. Lehen europarrak XVIII. mendean iritsi ziren. 1841ean, Estatu Batuetako ikertzaileek uharteetako biztanleen ohiturak eta hizkuntza aztertu zituzten. XIX. mendearen erdialdetik aurrera samoar misiolariak heldu ziren, frantsesen eta britainiarren babespean. 1863an, Peruko esklabo salerosleek tokelauar asko bahitu zituzten; gertaera horren eta ondoren izan zen izurritearen ondorioz, uharteetako biztanleria asko urritu zen. 1877an, Fidji uharteetako komisario nagusiari Tokelau uharteen gaineko ardura ere eman zitzaion, eta 1889an, Britainia Handiaren babespean geratu zen. 1916an, uharteei Union Group izena eman zitzaielarik, Gilbert eta Ellice uharteetako koloniaren administraziopean geratu zen. 1925ean, Zeelanda Berriaren administraziopean geratu zen, eta 1948an, Tokelau Uharteak izenarekin, Zeelanda Berriak hartu zuen uharteen gaineko aginpidea. 1977an, Tokelau izena jarri zioten uharteari. Gaur egun, uharteen administrazioa Zeelanda Berriko Kanpo Arazoetako ministerioari dagokio. Uharteek autonomia zabala dute. Udalerri bakoitza Taupulega edo zaharren batzordearen mendean dago. Tapulega-ren barruan Faipule (Zeelanda Berriko administrazioarekiko harremanen ardura duena) eta Pulenuku (herriko buruzagia) bat daude, hiru urtez behin bozketa bidez hautatzen direnak.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokelau Aldatu lotura Wikidatan