Numen (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Numen
Datuak
JatorriaArrasate (Gipuzkoa)
Musika motametal
Urteak1997 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Wolf Records, Goi Music
Taldekideak
Aritz
Jabo
Xabi
Lander
Eöl
Eihar
Informazio gehigarria
Facebook: NUMENofficial MySpace: numenhorde Bandcamp: numenblackmetal Musicbrainz: f7a53251-08cd-48da-9cf3-0132b3d8ad7f Songkick: 193665 Discogs: 769722 Edit the value on Wikidata

Numen, 1997an Arrasaten sorturiko extreme music taldea. Black metal eta folkaren nahasketa egiten dute. Euskal mitologiaz, tradizioaz eta legendaz jarduten dute beren hitzek, kristautasunaren aurkako joera garbiarekin.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an bost abestik osaturiko diska grabatu zuten, "Haize sorginduen intziriak" izenarekin. 2001an "Galdutako itxaropenaren eresia" atera zen, are extreme eta ilunagoa. 2003an "... jarrai beza kondairak" egin zuten "Haize sorginduen intziriak" diskako abestiekin eta 4 kanta berrirekin. Urtebete geroago "Basoaren semeak" atera zen black metal gehiago eta folk zertxobait gutxiagorekin. 2007an 10. urteurrena zela eta, "Numen" izenez atera zuten diska berria. Gaur egun Europa eta mundu osora zuzenduriko desketxe baten bila daude.

Beren hitzek ez dutela ez ideologia ez beste ezerekiko konpromezurik behin eta berriro berretsi dute. Mikel Laboa eta Benito Lertxundirengan oinarriak ere badituzte, eta noski Satiricon, Emperor, Immortal, Enslaved, Iron Maiden, Metallica, Disgorge, Ziklon-B...

Esan beharra dago oso balorazio onak eduki dituztela kritikarengandik, Espainiar estatuko black metal talderik onenetakotzat hartzeraino.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aritz (ahotsa)
  2. Jabo (gitarra)
  3. Xabi (gitarra)
  4. Lander (baxua)
  5. Eöl (teklatua, ahotsa)

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Basoaren semeak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  2. «Numen» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  3. «Iluntasuna besarkatu nuen betiko» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]