Obdulio Perea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Obdulio Perea

Bizitza
JaiotzaGasteiz1836ko irailaren 5a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1870eko abenduaren 27a (34 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: kolera
Hezkuntza
HeziketaBergarako Errege Mintegia
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea, itzultzailea eta politikaria
Lan nabarmenak
Mugimenduaerromantizismoa

Obdulio Perea (Gasteiz, 1836ko irailaren 5a - ib., 1870eko abenduaren 27a) arabar poeta, antzerkigile eta itzultzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritzan aritzea erabaki ondoren, 1847an Bergarako Errege Mintegian pentsiodun sartu zen. Han bizi izan zen kolegiatua zazpi urtez. Ondoren, Bordeleko ikastetxe batera bidali zuten, eta han hobetu zuen frantsesa, eta gero Ingalaterrara, Kent konderrira, ingelesa ikasteko. Amaren osasun-egoerak behera egin zuenez, Pereak Gasteizera itzuli nahi zuen 1857. urtearen amaieran, baina istripu batek Ingalaterran atxiki zuen hurrengo urtearen hasierara arte.

Bere lehen poema Irurac bat egunkarian argitaratu zuen. El Alavés, El Porvenir Alavés, El Museo, La España, La Muger cristiana, El Monitor del comercio, El Euscalduna, El Ateneo, El Semanario Católico, El Cascabel, El País vasco-navarro, La Moda elegante, La Ilustración Católica edota Los Niños aldizkari eta egunkarietan ere bere lanak argitaratu zituzten. Legouvé, María adolescente, Los bañistas, Un duelo a muerte, La paloma y el halcón, En el matrimonio... amor antzezlanak, Diario del cristiano eta Poesías poema-bildumak eta Deberes de policía urbana, sobre cuyo cumplimiento incumbe velar al procurador síndico de Vitoria eta El poeta y el mundo saiakerak idatzi zituen.[1]

1862ko azaroan, udal hauteskundeetan hautatu zuten hiriko udalean zinegotzi izateko. 1870eko abenduan, koleraz kutsatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arrese Duque, Daniel Ramón de. (1872). Poesías póstumas de D. Obdulio de Perea. Imp. de los Hijos de Manteli.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]