Odessa Rae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Odessa Rae

Bizitza
JaiotzaCalgary1982ko maiatzaren 23a (41 urte)
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea
Jasotako sariak
IMDB: nm1230874 Edit the value on Wikidata

Odessa Rae (Calgary, 1982ko maiatzaren 23a) Kanadako aktorea eta ekoizlea da. Navalny dokumentala ekoiztu zuen eta Dokumental onenaren Oscar Saria irabazi zuen 2022an[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroan Ipar Amerikan, Asian eta Indian bizi izan zen. Torontoko Unibertsitatean Nazioarteko Erlazio ikasketak egin zituen eta japonieraz hitzegiten duenez Japonian hasi zuen aktore ibilbidea. Brad Pittekin hainbat iragarki egin zituen japoniar telebistan[2] eta SKY TV-k Japonian Bravo izeneko showa egitea eskaini zion[3]. 2004an Jenifa izeneko filme japoniarrean aktore, idazle eta ekoizlea izan zen[4].

2010etik aurrera Estatu Batuetako hainbat telesailetan agertu zen; Leverage, Smallville, Rizzoli & Isles...[3]

Azken urteetan ekoizpenean zentratu da. 2021ean RaeFilm Studios sortu zuen. 2022an Navalny dokumentala ekoiztu zuen eta arrakasta handia izan zuen. Dokumental onenaren Oscar Saria eta BAFTA Saria irabazi zituen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2004 Jenifa Kenki Saegusa ekoizlea, idazlea eta aktorea
2005 Hard Candy Janelle Rogers
2011 Man Without a Head Venula
My Dog's Christmas Miracle Crystal
2012 The Visit Diana Short
Gabe the Cupid Dog Carissa
2013 Movie 43 Danita
2014 Asthma Bathing Wings
2015 Always Worthy TV Reporter
2017 Hangman Telebista erreportaria
2018 Half Magic Roxy

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2010 Rules of Engagement Gretchen atal bakarra
Smallville Maggie McDougal Silver Bansh atal bakarra
Leverage Cora McRory atal bakarra
Let the Game Begin Patient Patient atal bakarra
2012 Rizzoli & Isles Yoga irakaslea atal bakarra

Ekoizlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Zuzendaria Oharrak
2004 Jenifa Kenki Saegusa ekoizlea, idazlea eta aktorea
2016 Of Dust and Bones Diane Bell ekoizle exekutiboa
2018 Clear Blue Skies Odessa Rae ekoizlea eta zuzendaria
2022 Navalny Daniel Roher Oscar Saria eta BAFTA Saria
The Story Won't Die David Henry Gerson

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «El equipo de 'Navalny', ganadores del Oscar a mejor documental -» www.ecartelera.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).
  2. (Ingelesez) Volmers, Eric. «From German hideout to Oscar luncheons, Calgary-born filmmaker's Navalny documentary making waves | SaltWire» www.saltwire.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).
  3. a b (Ingelesez) Cast | THE VISIT. (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).
  4. (Gaztelaniaz) «Odessa Rae» MUBI (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]