Ogam

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ogam alfabetoa.

Ogam, Ogham edo Ogum idazkera antzina irlandera eta piktoera idazteko alfabeto sistema da, K. o. 400 - K. o. 600 bitartean erabili zena.

Kristau-aroko lehen mendeetan erabili zen, Irlandan batez ere.

Bere modu soil edo sinpleenean lau lerro taldez osatua dago, multzo bakoitzak marka batetik bostera egituratuta doazen bost hizki ditu, modu honetara 20 hizki sortzen direlarik. Idazketa gehienak laburrak dira eta izenez bakarrik osatuta daude. Lerro horizontal baten azpian edo gainean eginiko goitik beherako marratxoen edo marratxo diagonalen bidez idazten zen.

Ezagutzen diren 500 epigrafietatik 350 Irlandan kokatuta daude. Besteak, nagusiki Eskozia, Gales eta Kornuallesen banatzen dira. Harrizko monumentuetan eginak dira alfabeto horretan idatzirik aurkitu diren idatziak.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ogam Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]