Ogigia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hermesek, Kalipsori, Odiseori joaten uzteko agintzen dio

Ogigia Homeroren Odisean aipatutako uharte bat da. Bertan Kalipso bizi zen, Atlas titanaren alaba, nork bertan gelarazi zuen Odiseo zazpi urtez, uhartean berarekin geratuz gero, hilezkortasuna eta betiereko gaztetasuna emango zizkiola aginduz. Baina, Atenearen borondatez, Odiseoren babeslea zena, Zeusek, Kalipsori, heroiari joaten uzteko agindu zion. Hermesek, Kalipsori jainkoen erregearen agindua eraman zion, eta Odiseok baltsa txiki batean utzi zuen uhartea.

Uharte honen kokapen geografikoa, Odisean aipaturiko beste toki batzuk bezala, ez da zehaztasunez ezagutzen. Estrabon geografialariak, Ogigia zein Eskeria, Ogigia utzi ondoren Odiseo heldu zen feaziarren lurraldea, Ozeano Atlantikoan aurkitzen zirela uste zuen. Plutarkok ere Atlantikoan kokatu zuen.

Interpretazio berantiarragoek, Ogigia eta Eskeria Atlantidarekin lotu dute. 1865ean argitaratutako bere Irlandaren historian, Roderic O'Flahertyk, Irlandari erreferentzia egin zion Ogigia bezala. Beste tradizio batzuk, homeroar uharte hau Maltako Gozo uhartearekin edo Perrexil uhartearekin lotu dute.