Ulises

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau heroiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ulises (argipena).
Ulisesen burua, K. a. II. mendeko greziar eskultura multzo marmolezko batekoa.

Odiseo edo Ulises (grekoz Ὀδυσσεὺς, latinez Ulysses) Antzinako Greziako mitologiako heroia da, Homeroren Iliada eta Odisea kondairetako protagonista. Itakako errege zen, Greziako mendebaldean dagoen uharte batekoa, alegia.

Laerteren eta Antiklearen semea zen, Peneloperen senarra, eta Telemakoren aita. Greziarrek Sziros uhartera bidali zuten, han ezkutaturik zegoen Akilesen bila. Troiako gerran parte hartu zuen. Patrokloren ohoretan egin ziren hileta jokoetan, Akilesen eta Agamemnonen artean bakea egin zuen, eta Akilesen armez jabetu zen. Troiako Zaldiaren sortzaileetako bat izan zen, eta zurezko zaldi hura erabili zuen.

Greziarren garaipenaren ondoren, urrun ibili zen hamar urtez, eta denbora horren buruan Itakara itzuli zen Penelopek inguruan zerabiltzan ezkongaiak hiltzeko asmoz. Odisea epopeian kontatzen dira Ulisesek izan zituen gorabeherak eta abenturak, eta Iliada epopeian gudari abil eta maltzur gisa ageri da. Artista askoren inspirazio iturri izan da. Etruriarrek Nanos (Ibilkorra) izena eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ulises Aldatu lotura Wikidatan