Kalipso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Odiseo eta Kalipso Arnold Böcklinena (1883)

Greziar mitologian Kalipso[1] (grezieraz Καλυψώ, "ezkutatzen duena") [[Homero]+ren arabera, Atlas titanaren alaba eder baten izena zen, Ogigiako uhartean erregina zena.

Odiseo, noraezean zegoena bere itsasontzia urperatu ondoren, uharte honetara heldu zenean, Kalipsok bere kobazuloan hartu zuen, ahogozagarriz, edariz, eta bere ohea emanez. Honela mantendu zuen zazpi urte luzez, Troiako heroiarekin lau seme izanez: Nausitoo, Nausinoo, Latino eta Telegono. Kalipsok, Odiseok bere lehengo bizitza ahaztu zezan saiatu zen, eta hilezkortasuna eta betiereko gaztetasuna eskaini zizkion berarekin uhartean geratzen bazen. Baina heroia laster aspertu zen Kalipsoren laztanez, eta bere emazte Penelope faltan botatzen hasi zen.

Egoera hau ikusirik, Ateneak parte hartu zuen, eta Zeusi, Kalipsori Odiseo joaten uzteko agintzeko eskatu zion. Zeusek bere mezularia zen Hermes bidali zuen, eta Kalipsok, obeditzea beste erremdiorik ez zuela ikusirik, materialak eta janaria eman zizkion Odiseori baltsa bat egin bere bidaia jarrai zezan. Odiseok Kalipso agurtu zuen, baina deskonfidantza kutsu batekin, tranpa bat balitz ere, eta abiatu egin zen. Elezahar batzuk, Kalipso penaz hil zela kontatzen dute.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1 Perseisen eta Helios edo Apoloren alaba bat, eta, beraz, Ozeano eta Tetisen biloba. 2. Apolodororen arabera (Liburutegia 1.2.7) nereidetako bat, Nereo eta Dorisen alabak 3. Hesiodoren arabera (Teogonia 350) ozeanideetako bat Ozeano eta Tetisen alabak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kalipso Aldatu lotura Wikidatan