Olaberen elurzuloa

Koordenatuak: 42°50′52″N 2°40′22″W / 42.8478°N 2.6728°W / 42.8478; -2.6728
Wikipedia, Entziklopedia askea
Olaberen elurzuloa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′52″N 2°40′22″W / 42.8478°N 2.6728°W / 42.8478; -2.6728
Map

Olaberen elurzuloa Gasteizen dagoen XIX. mendeko elurzuloa da. Alde Zaharreko muinoan kokatuta dago, Frai Zacarias Martinez kalean, Frai Zacarias Martinez zentroaren eta Goiuri jauregiaren artean eta hiriko harresiaren ondoan.

Elurzuloa XIX. mendekoa da, Clemente Olabe gasteiztar merkatariak 1860. urte aldera eraikia. Elurzuloak 6 m-ko sakonera eta 450 elur biltzeko edukiera du. Han Gorbeiatik Gasteiza gurdiz ekartzen zen elurra metatu eta geruzatan sailkatzen zen bakoitza lastoz, iratzez eta adarrez egindako estalkien bidez bereiziz. Ondoren, handik hiria izotzez hornitzen zen. 1930eko hamarkadan elurzuloa erabiltzeari utzi zitzaion eta lurpean geratu zen. 2005ean Landatxon lurpeko aparkaleku bat eraiki aurretik egindako indusketek eraikina berriro azaleratu zuten.[1]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Martín, César. (2005eko azaroa). «La Nevera de Olave sale a la luz: Los trabajos previos para la construcción del parking de El Campillo descubren una nevera que sirvió a la ciudad en el siglo XIX» Gasteizko Udal Kazeta: 16–17. (Noiz kontsultatua: 2018ko irailaren 17a).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]