Opéra Garnier

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maria Cristina hotela
Palais Garnier.jpg
Opéra Garnier eraikinaren aurrealdea.
Udalerria Paris
Herrialdea  Frantzia
Koordenatuak 48°52′19″N 2°19′54″E / 48.87194°N 2.33167°E / 48.87194; 2.33167Koordenatuak: 48°52′19″N 2°19′54″E / 48.87194°N 2.33167°E / 48.87194; 2.33167
Garaia 1875ko urtarrilaren 5a
Helbidea 9. barrutia
Opéra Garnier non dagoen adierazten duen Paris-ko/-go/-eko mapa
Opéra Garnier
http://www.operadeparis.fr/

Opéra Garnier edo Palais Garnier (euskaraz Garnier Opera edo Garnier Jauregia) Frantziako Paris hiriburuko 9. barrutian dagoen eraikin nabarmenetako bat da.

Napoleon III.ak Charles Garnier arkitektoari eraiki zezan agindu zion, honek estilo neobarrokoan diseinatu zuelarik. 1875an inauguratu zenetik, ofizialki Musikaren Akademia Nazionala - Operaren Antzokia izendapena jaso zuen. Izendapen hau 1978. urterarte mantendu zuen, orduan Parisko Operaren Antzoki Nazionala gisa berrizendatu zuten. 1989an Parisko Operak bere egoitza eraiki berria zen Bastillako Operara lekualdatu zuen, eta bere egoitza zaharrak Garnier Jauregia izendapena jaso zuen, bertan Musikaren Akademia Nazionala erakundeak jarraitzen duelarik.

Izen aldatze eta gora behera hauetatik at, Garnier Jauregiaren eraikina hiritarren artean Parisko Opera izenaz deitua izaten jarraitzen du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Opéra Garnier Aldatu lotura Wikidatan