Mitxoleta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau loreari buruzkoa da; animalia gaitzat duena beste hau da: tximeleta
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Mitxoleta
Papaver rhoeas
Papaver rhoeas


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Papaverales
Familia: Papaveraceae
Generoa: Papaver
Espeziea: P. rhoeas
Izen binomiala
Papaver rhoeas
Carl von Linne, 1755

Mitxoleta (Papaver rhoeas) landare mota bat da, lore gorri bizia duena. Zelai eta bide bazterretan agertzen da batez ere, apiriletik aurrera, sarri gari edo garagar zelai osoak estaliz. Jatorri ezezagunekoa da, baina Europa hegoaldekotzat eta Afrika iparraldekotzat jotzen da gehienetan, eskualde honetan antzinatik ezagutzen baita. Baina kontuan hartu behar da, nekazaritza Mediterraneo inguruan garatu izan dela aspalditik eta honi lotuta agertu izan dela beti ere mitxoleta.

Inpresionistek inspirazio iturri izan dituzte mitxoletaz beteriko zelaiak, batez ere Claude Monet margolariak.

Ezaugarriak [aldatu]

Mitxoleta lorea
Mitxoletak galsoroan, Muruzabal

Mitxoleta urteko landarea da, itxura hauskorrekoa. Zurtoinak adarkadura gutxikoa da, fina eta ilez estalia, nahiko luzea hazten den zelaietako zerealak baino gorago irten ahal izateko. Moztean, gai likatsu esnekara jariatzen du, Papaver generoko beste espezieek bezala.

Hostoak txandakatuak ditu. Loreek lau petalo dituzte, apur bat zimurtuak eta ertzetan elkar estaltzen direnak.

Erabilerak [aldatu]

Papaver generoko landare guztiak bezala, mitxoletak eragin narkotikoak izan ditzake, dituen alkaloideak direla-eta. Fitoterapian lehortutako hostoak erabiltzen dira, batez ere infusioak egiteko. Eragin lasaigarria du helduengan, baina are gehiago haurrengan.

Batzuetan, hazi lehorrak ogi mota bereziak egiteko erabiltzen dira.

Batzuetan, hosto edo petalo lehorrak kanabisaren ordezko gisa erabiltzen dira,. Hala ere, erabilera hau ez dago oso hedatua.

Ikus, gainera [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Mitxoleta