Lo-belar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Lo-belarra
Papaver rhoeas
Papaver rhoeas


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Papaverales
Familia: Papaveraceae
Generoa: Papaver
Espeziea: P. somniferum
Izen binomiala
Papaver somniferum
Carl von Linne, 1755

Lo-belarra edo Opio-belarra (Papaver somniferum) landare mota bat da, mitxoletaren familiakoa. Belar hau erabiliz lortzen da opioa eta honen eratorriak: heroina, morfina, tebaina, kodeina, papaberina eta noskapina. Haziak jateko onak dira eta olio osasungarriak ekoizteko erabiltzen dira, batez ere entsaladan.

Eduki-taula

Ezaugarriak [aldatu]

Lo-belar lorea
Fruitu lehortuak

Lo-belarra urteko landare mota da. Zurtoina 1,5 m luze izatera irits daiteke eta lore zuri handia du, baina lila kolorekoa eta erdialdea morea ere izan dezake.

Kapsula handia eta biribila da eta bertan haziak gordetzen ditu.

Erabilera [aldatu]

Loreak apaingarri gisa erebiltzen dira.

Haziak sukaldaritzan erabiltzen dira, batez ere europa ekialdean, ogia eta opilak aromatizatzeko.

Ohiko sendabelarra da landatzen den herrialdeetan, batez ere eragin somniferoa dela-eta.

Heldu gabeko kapsulak ebakitzean lika esnekara jariatzen du. Lika edo latex hau opioa ekoizteko erabiltzen da, batez ere heroina moduan hartzeko. Opioa alkaloide ugari du eta aktiboenak morfina eta kodeina dira.

Ekoizpena [aldatu]

Badirudi antzinakoa dela miutxoletaren famialko belarren ekoizpena, Neolito garaitik herrixken inguruan landatzen baitzen. Belarraren eta honen eratorrien merkaturatze eta ekoizpena nazioartean arautua dago, 1921ean lehen aldiz opioaren nazioarteko biltzarrean eta 1961an drogei buruzko biltzarrean.

Afganistan bilakatu da munduko opio ekoizlerik handiena, talibanen erregimena erori ondoren, Ameriketako Estatu Batuek eta hauen aliatuak egindako gerrari esker. 2004an estatu honek munduko kontsumoaren %75a hornitzen zuen. Lo-belarraren landaketa da lurralde txiro eta urrutikoetako nekazariek lortu dezaketan ogibide onuragarri bakarrenetakoa, ur gutxi eta zainketa urri behar baititu.

Sukaldaritzan erabiltzeko haziak ekoizteko egiten diren legezko landaketa gehienak Turkian eta Txekia daude.

Ikus, gainera [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Lo-belar