Otzarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otzarretako pago lepatu batzuk eta erreka.
Otzarretako pago zahar lepatu batzuk.

Otzarretako pagadia, Gorbeiako Parke Naturalean, Saldropon kokatuta dagoen pagadi aipagarri bat da.

Ehun urte baino gehiagoko pagoek eta bertatik igarotzen den erreka-ibilgu meandroak (Zubizabala) birsortzen dute, Otzarretako pagadiari berezitasuna emanez[1].

Otzarretako pagadiaren ezaugarri bat da bertako zuhaitzek adarrak zerurantz luzatzen dituztela argimutil edo ganderailu moduan, ohiko pagoek ez bezala. Arrazoia, bere garaian ikazkinek pago hauek erabiltzen zituzten egur-ikatza egiteko, pagadi osoa pago baso bihurtu zuten[2].

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeanuriko udalean kokatuta dago, Bizkaia eta Araba probintzien mugan eta Barazarko portuaren alboan. Txikia baina bizia, pagadi txiki hau, bertatik igarotzen den errekarekin batera, Bizkaiko gunerik bisitatuenetako bat bihurtu da.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]