Outeniqua mendiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mendien ikuspegia.

Outeniqua mendiak Hego Afrikako Lurmutur Mendebaldea probintzian dagoen mendikate bat da. Georgetik abiatuta iparraldetik ekialderako norantza jarraitzen du.

Nomenklatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Outeniqua Khoisan tribuak emandako izenetik eratorria dago, mendi hauetan bizi den tribua eta "hartz eztizaleak" deitzen dituena. Khoisandarrek margotutako harkaitzak ere hemen ikus daitezke.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendikatea hegoaldeko lautada leunengatik eta Little Karoo haran baxupean dagoen ipar aurpegian dauden erorketa malkartsuengatik bereizten da. Tontor handien artean Formosa Peak, 1675 metroko altuera duena, Plettenberg badiatik 45 kilometro ingurura dagoena, eta Cradock's Mountain, 1578 metrokoa daude, azken hau Georgetik iparraldera dagoelarik. Baldintza aldakorrek habitat ezberdinak sortzen dituzte. Hegoaldeko aurpegiko maldetan fynbos menditarrak daude altueran, iparraldekoan sastrakak dauden bitartean. Hegoaldeko magalean Afromontano baso galeriak daude.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 33°45′S 23°00′E / 33.750°S 23.000°E / -33.750; 23.000