Karoo
Wikipedia(e)tik
Karoo[1] (khoisan hizkuntzan jatorria duen hitza) Afrikako hegoaldeko goi-ordokia da, itsasertzaren eta Lurmutur Mendebaldeko probintziako barnealdearen artean bi ordoki mailakatu eratzen dituena.
Lehendabiziko maila (Karoo Txikia) 300-600 metroko garaieran dago batez beste, eta Zwaarteberg mendiek mugatzen dute iparraldetik. Bigarren mailak (Karoo Handia) 600-900 m bitarteko garaiera du, eta aipatu mendien iparraldean dago.
Oso leku lehorra da sasoi idorrean, eta akazia batzuk besterik ez da hazten. Euri sasoian, berriz, landarez betetzen da. Ureztaturik dauden sailak Afrikako lurralderik emankorrenetakoak dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.