Labar-pintura
Labar-pintura, Labar-artea, haitzuloetako pintura edo haitzulo pintura leizeetan egindako margoa da, normalean historiaurrean egindakoa. Batik bat, animalia basatiak irudikatzen dituzte margo hauek, zaldiak, oreinak eta zezenen familiakoak, ziur aski ehizarekin lotutako errito funtzioarekin.
Munduan ezagutzen ditugun labar-pinturarik zaharrenak Erdi Paleolitokoak dira, orain dela 40.000 bat urte egindakoak.
Eduki-taula |
Munduko adibideak[aldatu]
Europan[aldatu]
Oso ezagunak dira Lascauxen (Dordoina, Frantzia) eta Altamirako leizean (Kantabria, Espainia) topatutakoak. UNESCOk lehenengoa 1979an eta bigarrena 1985ean izendatu zituen.
Gurean, besteak beste, Santimamiñen (Kortezubi), Altxerrin (Aia) eta Ekainen (Deba) badaude, 2008tik Gizateriaren Ondaretzat hartuak.
Amerikan[aldatu]
Patagonia (Argentina) eta Uruguaiko labar-pinturak ezagunenetarikoak ditugu. "Cueva de las Manos" ("Eskuen leizea") Santa Cruzko probintzian (Argentina) kokatuta dago eta 1999an Gizateriaren Ondaretzat hartu zituzten hango margoak.
Afrikan[aldatu]
Hegoafrikan, Namibian, Somalian eta Aljerian adibide nabarmenak dira, besteak beste.
Asian[aldatu]
Thailandia, Malaysia, Indonesia eta Indian badaude ere bai.
Ozeania[aldatu]
Australiako Kakadu Parke Nazionalean adibide esanguratsuak topatu ditzakegu.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Labar-artea, teknika berrien argitara Elhuyar aldizkariaren webgunean
- (Ingelesez) European Prehistoric Art
- (Euskaraz) Jesus Altuna: Paleolito garaiko labar artea Euskal Herrian. Hiru.com