Pérotin
Wikipedia(e)tik
Alleluia Nativitas partitura.
Pérotin, Magister Perotinus Magnus izenez ere ezaguna (?, 1160 - ?, 1240), frantses musikagilea izan zen.
Biografia [aldatu]
Parisko Notre Dameko koru-zuzendaria, eta Notre Dameko polifonia eskolako maisu nagusietako bat izan zen, Léoninekin batera. Eliza-musika idatzi zuen Ars antiqua moldeari jarraituz, eta musika-notazioa hobetu zuen. Erdi Aroko motetearen oinarriaren egilea izan zen (Clausulæ).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.