PGP
PGP (Pretty Good Privacy) 1990. hamarkadaren hasieran Phill Zimmerman-ek sortutako gako publikoan oinarritutako kriptosistema bat da.
Bidaltzaileak bidalitako mezua, ezarritako jasotzaileak soilik irakur dezan edo honen osotasuna bermatzeko erabiltzen da, hau da, mezuaren zuzentasuna. Eraginkorra da (bere izenak esaten duen bezala) eta deszifratzeko ia ezinezkoa beharrezko gakorik gabe.
Hain da eraginkorra zifratze hau, bere egileak arazo asko izan zituela Estatu Batuetako legediarekin. Gaur egun Estatu Batuetatik kanpo erabili daiteke, baina AEB-n debekatua dago.
Erabilpena [aldatu]
Bi erabiltzaileek gako ezberdinak dituzte, bata pribatua eta bestea publikoa. Erabiltzaile baten gako publikoarekin zifratutako mezua, bestearen gako pribatuarekin soilik deszifratu ahal izango da.
Mezu bat era digitalean sinatzeko ere erabili daiteke, gako pribatuaren zati bat jarrita (ezagutezina noski). Mezua jasotzean PGPk mezua eta sinadura daukan gako publikoarekin konparatzen du, bidaltzailearen entitatea baieztatzeko.
Fitxategiak era zifratuan bidali ditzazkegu PGP erabiliz. ASCII formatuan kodetzen ditu eta kodetu baino lehen zip formatuan konprimitzen ditu.