Pablo Laso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pablo Laso Biurrun (Gasteiz, 1967ko urriaren 13a-) saskibaloi jokalari izandakoa eta gaur egun entrenatzailea dena.

Saski Baskonian (orduko "Caja de Álava" eta "Taugrés") jokatu izan zuen hamaika denboraldiz, taldeko kapitaina, ikurra eta historia osoko jokalari onenetariko bihurtuz.

Azken urteak Real Madriden igaro zituen, 1998an erretiratuz. Espainiako selekzioarekin guztira 61 partida jokatu zuen.

2003an entrenatzaile lanei ekin zien, Jose Laso aitaren urratsei jarraituz. Gaur egun, Gipuzkoa Basket taldea entrenatzen du.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saski Baskonian hainbat marka lortu ditu Pablo Lasok: Bertan partida gehien jokatu duen jokalaria da (369), asistentzia gehien eman duena (1.934), hiruko gehien sartu duena (325) eta baloi gehien lapurtu duena (823). Halaber, puntu gehien lortu duen hirugarrena da (3.263).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]