Donostia Gipuzkoa Basket

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Donostia Gipuzkoa Basket SAD
Ligak ACB
Sorrera 2001
Historia Datac GBC
(2001–2002)
Bruesa GBC
(2004–2009)
Lagun Aro GBC
(2009–gaur egun)
Bazkideak 7.600
Pabiloia Illunbe
11.000 leku
Kokapena Donostia, Gipuzkoa, Euskal Herria
Taldearen koloreak Zuria, urdin iluna, urdina
              
Lehendakaria Gorka Ramoneda
Entrenatzailea Sito Alonso
Txapelketak 1 LEB Oro
Webgunea www.gipuzkoabasket.com
Uniformeak
Kit body thinbluesides.png
Etxean elastikoa
Kit shorts.png
Taldearen koloreak
Etxean
Kit body thinbluesides.png
Kanpoan elastikoa
Kit shorts.png
Taldearen koloreak
Kanpoan

Donostia Gipuzkoa Basket Donostiako eta Gipuzkoako saskibaloi talde nagusia da, kirol sozietate anonimo gisa eratua, 2008/2009 denboraldiaz geroztik ACB ligan jokatzen duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001. urtean Gipuzkoako erakunde eta Miguel Santos kirolari-ordezkariaren eskutik jaio zen taldea da, Donostiako Gipuzkoa Basket izenarekin.

Bere lehenengo urtean, 2001-02 denboraldian, LEB-2 ligan zegoela, Datac informatika denden babesa izan zuen. 11. postuan gelditu zen, baina babesa aurkitzeko arazoen ondorioz, Miguel Santosek hurrengo denboraldia ez jokatzea erabaki zuen.

Bi urte geroago, Bruesa eraikuntza-enpresa eta Kirolgi Gipuzkoako kirol fundazioaren babesarekin LEB-2 ligan parte hartu zuen, Porfirio Fisac entrenatzailearekin.

2004-05 denboraldian LEB-2 ligako bigarren postuan postuan gelditu zen liga-erregularrean, baina igoerako play-offeko final-laurdenetan kanporatua izan zen. Halere, LEB ligara igo zen CB Ciudad de Algecirasi postua erosi ondoren. Horretarako, 144.000 euro ordaindu behar izan zituen.

Bere LEB ligako lehengo urtean liga erregularreko 5. postuan gelditu zen eta ondorioz igoerako play-offak jokatu ahal izan zituen. Han, 3-0 emaitzarekin irabazi zion Drac Inca eta CB Leóneri. 2006ko ekainaren 1ean Polaris Murciari irabazi eta LEB ligako txapelduna izan zen eta ondorioz ACB ligara igo zen.

2006ko uztailean, ACB ligako arauei kasu eginez, Gipuzkoa Basket Club izena San Sebastián Gipuzkoa Basket Club izenaren ordez aldatu behar izan zuen. 3.000 lagunentzako eserlekuak zituen pabilioian jokatzen bazuen, maila igoerari esker 8.000 bazkide bildu zituen eta handik aurrera 11.000 lagunentzako eserlekuak dituen Illunbeko zezen-plazan jokatzen hasi zen.

2006-07 denboraldia ACB ligan jokatu ondoren 18. postuan gelditu zen eta LEB ligara jaitsi zen.

2007-08 denboraldia LEB ligan jokatu zuen oro har 3. postuan geldituz (24 garaipen eta 10 porrot) eta ACB ligara igo zen Teneriferen aurka jokatutako play offean irabazi ostean.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014-2015 denboraldiko taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostia Gipuzkoa Basket taldeko jokalariak
Jokalariak Entrenatzaileak
Pos. # Herr. Abizena eta izena Alt. Pis. Adina
Esk. 00 Ameriketako Estatu Batuak Dean, Taquan 1.93 m 90 kg &0000000000000031.00000031 ((1983-08-06)1983(e)ko abuztuak 6)
Heg. 33 Espainia Díez, Dani 2.03 m 100 kg &0000000000000021.00000021 ((1993-04-07)1993(e)ko apirilak 7)
Pib. 13 Espainia Doblas, David 2.06 m 102 kg &0000000000000033.00000033 ((1981-08-06)1981(e)ko abuztuak 6)
Antol. 30 Espainia Franch, Josep 1.90 m 88 kg &0000000000000023.00000023 ((1991-01-28)1991(e)ko urtarrilak 28)
Esk. 22 Espainia Grimau, Jordi 1.93 m 84 kg &0000000000000031.00000031 ((1983-06-17)1983(e)ko ekainak 17)
H.-pib. 11 Ameriketako Estatu Batuak Hanley, Will 2.00 m 90 kg &0000000000000024.00000024 ((1990-03-12)1990(e)ko martxoak 12)
Pib. 12 Serbia Huskić, Goran 2.12 m 105 kg &0000000000000022.00000022 ((1992-07-01)1992(e)ko uztailak 1)
FC 20 Belgika Iarochevitch, Ioannis 2.03 m 102 kg &0000000000000025.00000025 ((1989-05-31)1989(e)ko maiatzak 31)
Antol. 10 Ameriketako Estatu Batuak Jordan, Jared 1.88 m 85 kg &0000000000000030.00000030 ((1984-10-14)1984(e)ko urriak 14)
Esk. 9 Euskal Herria Motos, Mikel 1.94 m 85 kg &0000000000000021.00000021 ((1993-01-30)1993(e)ko urtarrilak 30)
Heg. 14 Euskal Herria Olaizola, Julen 2.02 m 101 kg &0000000000000021.00000021 ((1993-03-04)1993(e)ko martxoak 4)
Entrenatzaile nagusia
  • Espainia Jaume Ponsarnau
Entrenatzaile laguntzailea(k)
  • Espainia Lolo Encinas
  • Espainia Eugenio Rodríguez

Oharrak
  • (C) Kapitaina
  • Zauritua Zauritua

Jokalariak
Eguneratze data: 2014-09-03

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]