Pablo Pineda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pablo Pineda aktorea

Pablo Pineda Ferrer (Malaga -Espainia-, 1974, aktorea, hizlaria eta idazlea. Ezaguna egin da Down sindromea izan arren, irakasle-eskolako diplomatua izateagatik; gaitz horrekin Europako lehen titulatua omen da. 2009an Donostiako Zinemaldian Yo también filmari esker Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere borroka beti beste pertsonekin batera ikastea izan da. Horregatik eskola publiko batean estudiatu zuen eta, ondoren, Hezkuntza Berezian irakasle izateko ikasketak burutu zituen. Gaur egun Psikopedagogia bukatzen ari da. Yo también filmari esker oso ezaguna egin zen. Pairatzen duen sindromea dela eta, nahiko figura mediatikoa bihurtu da. Bere esperientziak azaltzeko liburu bat idatzi du, El reto de aprender. Un relato desde la diversidad. Hitzaldiak ematen ditu, bestetik.[1] Sntsibilizazio alorrean ADECCO Fundaziorako lan egiten du.[2]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009an, Zilarrezko Maskorra aktore onenari.
  • 2010, Aktore Berriari eskainitako Goya Saria, XXIV.edizioan.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El reto de aprender. Un relato desde la diversidad. Madril: San Pablo, 2013. ISBN: 9788428540940

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]