Palestinako intifadak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Palestinako intifadei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Intifada (argipena)».

Palestinako intifadak Zisjordania eta Gazan palestinar herriak Israelen okupazioaren aurka egindako bi intifada edo matxinaden izena da.

Aipatutako bi intifadak palestinarren desobedientzia zibileko kanpainatzat hasi ziren; gero, gaiztotuz joan ziren, israeldarren eta palestinarren arteko indarkeriazko gurpil zoro batean.

Lehenengo Intifada 1987an hasi zen, 1991n indarkeriak behera egin zuen, eta Osloko hitzarmenari esker 1993an amaiera jarri zitzaion, Palestinako Aginte Nazionala sortuta.

Bigarren Intifada 2000ko irailean hasi zen, eta, teorian, 2005eko otsailean bukatu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Palestinako intifadak Aldatu lotura Wikidatan


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.