Lehenengo Intifada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lehenengo Intifada palestinarrek israeldar agintearen aurka 1987tik 1993ra bitartean egindako matxinada izan zen. Jabaliako errefuxiatu gunean hasi eta Gaza, Zisjordania eta Ekialdeko Jerusalemen zehar arin zabaldu zen. Lehendabiziko aldia izan zen okupatutako lurraldeetako jendeak nazio moduan jokatu zuela.

Palestinarren ekintzak hasieran desobedientzia zibil baketsua eta erresistentzia mugimendua barne hartzen zituen. Greba orokorrak, israeldar produktuei boikotak, zergak ordaintzeko ukoak, graffitiak eta barrikadak egon ziren, baina askorentzat manifestazioetan gertatutako istiluak izan dira sinbolikoenak hainbatentzat, gazteek soldaduei harriak botatzen zizkietelarik.

Palestinarren arteko indarkeria ere beste ezaugarri nagusi bat izan zen, Israelen aldeko ustezko kolaboratzaileak exekutatzea ohikoa izan zelarik. Izan ere, Israelgo armadak 1.100 palestinar eta hauek 164 israeldar hil zituztela kalkulatzen duten bitartean, palestinarrek 1.000 herrikide inguru akabatu zituzten ustezko kolaborazioak zirela-eta. Hala ere, erdiak baino gutxiagok probatutako harremanak izan zituzten etsaiekin.

Yitzhak Shamir eta Jassir Arafat alde bietako agintari nagusiak izan ziren garai hartan, hurrenez hurren Israel eta Palestinakoak. Azkenean, Osloko hitzarmenarekin amaiera eman zioten lehenengo matxinada honi.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak