Panem et circenses

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Panem et circenses (euskaraz Ogia eta Zirkua) (literalki, "ogia eta zirkuko jokoak") gaur egun gutxiesteko erabiltzen den latinezko esaldia da, honekin edozein herrialdetako gobernuak jendea lasai eduki eta zalantzagarriak diren gertaerak ezkutatu naizik erabiltzen den praktika deskribatzen da, hortaz jendetzari jana eta kalitate eskaseko entretenimenduak eskeintzen zaizkie, horrela kezkarik izan ez dezaten.

Gramatikalki, panis akusatiboaz osatzen da, -is ('pan'="ogi") eta circensis akusatiboaz, -e ('circense'="zirkukoari dagokiona").

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esaldia I. mendean Antzinako Erromako Juvenal olerkariak sortu eta bere Sátira idazlanean topatzen da. Jatorriz erromatar enperadoreek herriari garia eta zirkurako sarrerak oparitzeko ohituran oinarritzen da, modu honetan jendea politikarekiko ezjakin mantenduz.

Julio Zesarrek garia doain banatzen zuen, edota oso txiro zirenei merkeago saldu, 200.000 benefiziario inguruan. Hiru mende gerogo, Aurelianok 300.000 pertsonei eguneko bi ogi bana emanez ohiturari jarraipena eman zion.

Esaldi honen gaur egungo parekideak: "ogia eta futbola", "ogia eta zezenak" edota "ogia eta dibertsioa" lirateke.