Pannecau karrika

Koordenatuak: 43°29′23″N 1°28′23″W / 43.48975°N 1.473°W / 43.48975; -1.473
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pannecau karrika
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBaiona
Koordenatuak43°29′23″N 1°28′23″W / 43.48975°N 1.473°W / 43.48975; -1.473
Map

Pannecau karrika Baiona hiriko kalea da. Baiona Ttipiko lau karrika nagusietako bat da Marengo, Tonneliers, Cordeliers eta Pelletier karrikekin batera.

Izenaren etimologia onartuena pane cau da ("ogi beroa", gaskoiez), aintzina okindegi baten kokalekua omen zelako[1].

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pannecau karrikak Pannecau zubia eta San Andres parrokia ondoko plaza lotzen ditu. Hegoaldeko karrika paraleloak Cordeliers eta Pelletier karrikak dira, eta iparraldekoak Tonneliers eta Marengo.

Pannecau karrika Xaho kaian eta Paul Bert plazan bukatzen da eta Charcutière zein Pontrique karrikek mozten dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pannecau Euskal Herrian atentatu gehien jasan dituen karrika da Joseba Zabaltzaren erranetan[2]. 80. hamarkadan euskal errefuxiatuen aurkako hainbat atentatu odoltsu burutu ziren, tartean ETArekin zerikusirik ez zuen jendea ere zaurituz.

1979an, Batallón Vasco Españolek Enrike Gómez Álvarez Korta hil zuen karrikan bertan[2].

1984 eta 1985 bitartean, GALek beste lau atentatu burutu zituen ber karrikan: Etxabe tabernaren metrailaketa hainbat lagun zaurituz, Lagunekin tabernaren metrailaketa Gotzon Zabaleta eta Josu Amantes larriki zaurituz, eta Des Pyrénnées tabernaren metrailaketa, Benoit Pecastaing hil eta beste hiru persona zaurituz[3].

Zernahi gisaz, atentatu odoltsuena eta entzutetsuena 1985eko irailaren 25ean Monbar hotelean burutu zutena izan zen, lau pertsona hil baitzituzten (Agustín Irazustabarrena Urruzola; José María Etxaniz Maiztegi; Sabin Etxaide Ibarguren eta Iñaki Asteasuinzarra Pagola), eta bosgarren bat zauritu (Jean Iriart)[2][3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Pays Basque 1900. Les rues de Bayonne: la rue Pannecau. .
  2. a b c «Euskal Memoria:-Euskal Memoriako blogak» www.euskalmemoria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-14).
  3. a b «Atentatuetan» Argituz (Noiz kontsultatua: 2020-01-14).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]